Alexandro VII.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
33. lerroa:
Inozentzio X.a hil ondoren, [[1655]]eko [[apirilaren 7]]an Chigi, [[Espainia]]ren hautagairik gogokoena, aita santu aukeratua izan zen. [[Konklabe]]ak laurogei egun iraun zuen.
 
Hasiera batean [[nepotismo]]aren aurkakoa izan zen eta, agintaldiaren lehen urtean, bere senideei Erroma bisitatzea ere debekatu zien. Alabaina, [[1656]]ko [[apirilaren 2]]ko kontsistorioan, anaia eta ilobak laguntzaile hartu zituen. Ordutik aurrera, elizaren administrazioa bere senideen esku gelditu zen. Neurri hau nepotismoaren loratze berria izan zen<ref name="cat"></ref>. Horrezaz gain, bere jaioterrian bizi ziren senideei hobekien ordaindutako postu zibil eta eklesiastikoak eta jauregi eta etxalde bikainak eman zizkien.
 
[[1656]]an [[Cornelius Jansen]]en ''Augustinus'' obrako bost proposamenen kondena berretsi zuen, [[Blaise Pascal]]en ''Les Provinciales'' eskutitzak irakurtzea debekatu zuen, liburu debekatuen indizean sartu ([[1657]]), eta gupidagabe zigortu zituen [[Jansenismo|jansenistak]] ([[1665]]). Bere garaian eraiki zen [[San Petriren plaza]]ko zutabedia{{lur erref}}.