Jokin Altuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa:
}}
 
'''Jokin Altuna Altuna''', [[pilota]] arloan '''Altuna III.a''' deituraz ezaguna ([[Amezketa]], [[Gipuzkoa]], [[1996]]ko [[martxoaren 27]]a)<ref>{{es}} [http://www.aspepelota.com/noticias/noticia.php?no_codigo=75241&no_tipo=1 «Altuna debutará ante Titin III»], ''Aspepelota.com'', 2014-05-30.</ref> [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesionala da. Aurrelari aritzen da, [[Aspe (enpresa)|Aspe]] enpresarekin. Txikitatik nabarmendu izan da, erasoko joko ikusgarria baitu, oldarkorra, irudimentsua, intuiziozkoa; ez du oso kolpe bortitza, baina kolpe mota guztiak teknika apartaz egiten ditu, eta eskuinez jotzen duenean bizi ateratzen zaio pilota.<ref>Jon {{maiuskula_txiki|Eskudero}}: [http://www.berria.info/paperekoa/1736/028/001/2014-06-20/tolosaldeko_uzta_oparoa.htm «Tolosaldeko uzta oparoa»], ''Berria'', 2014-06-20.</ref><ref>[http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/2345746/bideoa-pilota-altunak-eta-urruzolak-datorren-astean-debutatuko-dute/ «Altunak eta Urruzolak datorren asteartean debutatuko dute Eibarren»], ''EITB.com'', 2014-06-19.</ref><ref name=Lezeta20140624>{{es}} Joseba {{maiuskula_txiki|Lezeta}}: [http://www.diariovasco.com/deportes/pelota/201406/24/jokin-altuna-lleva-pelota-20140622002424-v.html «Jokin Altuna lleva la pelota en los genes»], ''Diario Vasco'', 2014-06-24.</ref> Profesionaletan [[2014]]ko [[ekainaren 24]]an debutatu zuen, Eibarko (Gipuzkoa) [[Astelena pilotalekua]]n, [[Augusto Ibáñez|Titin III.a]] handiaren aurka.<ref>{{es}} Joseba {{maiuskula_txiki|Lezeta}}: [http://www.diariovasco.com/deportes/pelota/201406/24/victoria-altuna-derrota-urruzola-20140624192547.html «Victoria de Altuna III y derrota de Urruzola en los debuts de Eibar»], ''Diario Vasco'', 2014-06-24.</ref>
 
Debutatu zuenetik bost hilabete betetzerako, profesionaletako bere lehen finala jokatu zuen: [[Bigarren Mailako Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa|Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa]], [[Iñaki Artola]]ren aurka.<ref>Joseba {{maiuskula_txiki|Lezeta}}: [http://www.diariovasco.com/deportes/pelota/201411/17/altuna-artola-promozio-mailako-20141117154425.html «Altuna-Artola Promozio mailako finala Donostian jokatuko da»], ''Diario Vasco'', 2014-11-17.</ref> Artola gailendu zitzaion, 22-8.<ref>Ander {{maiuskula_txiki|Gartzia}}: [http://www.berria.eus/paperekoa/1825/036/001/2014-11-23/etorkizun_oparoko_txapela.htm «Etorkizun oparoko txapela»], ''Berria'', 2014-11-23.</ref> Profesionaletan egindako lehen urtebetean asko hobetu zuen defentsan (bereziki ezkerrez, debutatu berritan hutsunerik handiena zuen hartan), eta gorputzez indarra eta eusmena hartu ditu (debutatu berritan laster nekatzen zen, urtebete lehenago [[neumotorax]]a izan baitzuen, 2013ko uztailaren 17an egin zioten ebakuntzaz sendatua);<ref name=Lezeta20140624/> horri esker, 2015eko uda bikaina izan zen Altunarentzat, eta udako torneoetako bi finaletara iritsita, irailean [[San Mateo jaietako torneoa|San Mateokoa]] irabazi zuen, [[Merino II.a]] lagun zuela.<ref>Asier {{maiuskula_txiki|Imaz}}: [http://ataria.info/amezketa/1443690780526 «Jokin Altuna: "Gauza asko dauzkat hobetzeko"»], ''Tolosaldeko Ataria'', 2015-10-01.</ref>
 
== Erreferentziak ==