Hazizurri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Josu (eztabaida | ekarpenak)
58. lerroa:
== Profilaxi eta tratamendua ==
 
Hazizurriaren aurkako [[txerto]]a dago, [[txerto moteldu|birus moteldu]] batekin egindakoa. Euskal Herrian eta herrialde garatuetan ume guztiei ematen zaie, [[elgorri]] eta [[errubeola]]ren txertoekin batera ([[txerto hirukoitz biriko]] delakoa erabiliz). Txertoa bi dositan ematen da, lehenengoa urte batekin eta bigarrena 4 urteekin. Txertaketa masiboari esker hazizurriaren intzidentzia %95ean jaitsi da Europan.
 
Hainbat gaixotasun birikoekin gertatzen den moduan ez dago birusaren aurkako tratamendu espezifikorik. Gaitzaren sintomak arintzeko antipiretikoak eta analgesikoak erabiltzen dira ([[parazetamol]]a, esaterako). Ume txikiei ez zaie [[azido azetilsaliziliko|aspirina]] eman behar, botika horrek [[Reye-ren sindrome]] larria eragin baitezake.