Bikingoen Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Historia: Barne lotura zuzenketa: Novgorod
14. lerroa:
Adituen ustez, aroaren bukaera [[Harald III.a Norvegiakoa|Harald Hardraadek]] [[Ingalaterra]]n herrialdea okupatzeko saiakera izan zen, [[1066]]an [[Stamford Bridgeko gudua]]n [[Harold II.a Ingalaterrakoa|Harold Godwinsonek]] menderatua izan zenean; [[Irlanda]]n hiberniar-normandiar armadak [[1171]]n [[Dublin]] okupatu zuenean eta [[Eskozia]]n, [[1263]]an [[Alexandro III.a Eskoziakoa]]k [[Largseko gudua]]n [[Haakon IV.a Norvegiakoa]] menderatu zuenean. Epeka-epeka bikingoen ondorengoak ziren normandiarrek uharteak okupatu zituzten. Historialari gehienek bukaera [[Eskandinavia]]n erregearen autoritatea eta [[kristautasun]]a erlijio ofizial moduan ezarri zirenean gertatu zela uste dute.
 
Eskandinaviarrek erabiltzen zituzten [[drakkar]]rak oso erabilgarriak ziren kostaldeko uretan nabigatzeko eta baita gudari eta merkatariak garraiatzeko. [[Rurik]]ek [[barego|varegoak]] ekialderantz gidatu zuenean, [[859]]an [[NóvgorodNovgorod]] hiria eratu zuen. Gainera lehendabiziko eslaviar estatua zen [[Kieveko Rusa]] ezarri zuen, [[1240]]an mongoliar inbasiora arte iraun zuena.
 
[[Karlomagno|Carolus Handiak]] zuzenduriko [[frankoak|frankoen]] erresuma askotan eraso zuten. [[Sena]] zeharkatzeaz gain, pixkanaka-pixkanaka [[Normandia]]n kokatu ziren. Hain zaila zen atzerritar hauek menderatzea ezen [[911]]n [[Karlos III.a Frantziakoa]]k bikingoen buruzagia zen [[Rollon|Hrolf Ganger]] duke bilakatu baitzuen. [[Rollon|Hrolf]] orduan basailu bilakatu eta [[kristautasun]]era aldatu zen. Frantziak ez zituen berriro erasoak jasan eta bertan sortu zen botereak urteen poderioz [[Britainia Handia]] konkistatuko zuen. [[1100]]. urterako jadanik bikingoen espedizioak bukatuak ziren.