Irlanda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
56. lerroa:
Irlandako lehendabiziko bizilekuak K.a. 8.000 urte ingurukoak dira. K.a 200. urtean, [[Zelta|zelten]] emigrazioak eta eraginak uharte osoa menperatu zuten. Erlatiboki maila txikiagokoak ziren [[Erdi Aroa|erdi aroko]] [[bikingo]]en eta [[Normandiar|normandarren]] kokalekuek ondorengo 1600. urte inguruko Ingelesen nagusitasunari bidea eman zioten. Ingeles [[Protestantismo|protestanteek]] [[Katolizismo|irlandar katolikoen]] gehiengoaren gainetik gobernatu zuten, baita erabat alboratu ere. Uharteko ipar-ekialdean, Ulstergo kolonizazioaren ondorioz, protestanteek gehiengoa lortu zuten. [[1801]]ean Irlandako uharte osoa [[Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua]]ren zati bihurtu zen. [[XIX. mendea]]ren erdialdera [[Irlandako Gosete Handia]] gertatu zen: horren ondorioz, jende asko eta asko hil zen edo atzerrira emigratu. [[1921]]<nowiki/>ean, [[Irlandar Independentzia Gerra]] amaitu ostean, Britainiar Gobernuak akordio bat proposatu eta [[Anglo-irlandar Ituna|Itun Anglo-Irlandarra]] sinatu zen. Horrek [[Irlandako Estatu Askea]] sortu eta [[Britainiar Inperioa|Britainiar Inperiotik]] atera zuen: herrialdeak bere barne independentzia eraginkorra berreskuratu zuen, nahiz eta oraindik konstituzionalki Britainiar Koroari loturik segitu<ref>Olson, 58. orr.</ref>. [[1920]]ko Irlandako Gobernuaren Agiriaren arabera, [[Irlandaren banaketa administratiboa|Irlandako 32 konderrietako]] seik osatu zuten [[Ipar Irlanda]]ko eskualde berria: handik gutxira, protestanteek eta unionistek gehiengoa zutenez, eskualde horrek aukera probestu eta [[Erresuma Batua]]ri lotuta mantentzea erabaki zuen<ref>Magee, 108. orr.</ref>. [[1949]]an [[Irlandako Estatu Askea]]k behin betiko [[Commonwealth]] erakundea laga eta [[Irlandako Errepublika]] bilakatu zen: honela, artean [[Erresuma Batua]]rekiko zituen lotura politiko eta administratibo murritzak erabat eten ziren. [[1973]]an, [[Irlandako Errepublika]] [[Europako Ekonomia Erkidegoa]]n sartu ziren. 1960. hamarkadatik hasi eta 1990. hamarkadara arte, [[Ipar Irlandako gatazka]] politikoa ([[ingeles]]ez, ''[[Ipar Irlandako gatazka|"The Troubles"]]'') jazo zen, [[1998]]ko [[Ostiral Santuko Hitzarmena]]rekin nolabaiteko konponbidea lortu arte iraun zuena.
 
[[2006]]. urtean, uharte osokouharteko populazioa gutxi gorabehera 6 milio biztanlekoamilioikoa zen: haietako 4,5 milioi [[Irlandako Errepublika]]n bizi ziren<ref>[http://www.cso.ie Populazioa. 2006. Central Statistics Office (Ireland) CSO. 2008ko urriaren 13a.]</ref> eta gainontzeko 1,75 milioimilioiak, [[Ipar Irlanda]]n<ref>[http://www.breakingnews.ie/ireland/mhcwkfmhsnkf/rss2/ Migrazioak Ipar Irlandako populazioa 1.75 milioetara bultzarazten du. 2007ko uztaila. Breaking News. Demography and Methodology Branch, NISRA. 2008ko urriaren 23a.]</ref>. Horrek 1960. hamarkadan gertatu zen irlandar historiako populazio mailarik baxuenaren hazkuntza ekarri zuen; halere, XIX. mende erdialderaerdialdean [[Irlandako Gosete Handia|Gosete Handia]] gertatu aurretik, uhartean osoan bizi ziren 8 miloi biztanleko kopurutik oso urruti dago<ref>[http://lcweb2.loc.gov/learn/features/immig/irish2.html Irlandar-Katolikoen Inmigrazioa Ameriketara. Library of Congress. 2008ko urriaren 25a.]</ref>.
 
== Izena ==
[[Euskara]]zko ''Irlanda'' edo [[ingeles]]ezko ''Ireland'' izena [[Irlandar mitologia]]ko ''[[Ériu]]'' [[zelta mitologia|zeltiar jainkosatik]] omen dator (gaur egungo [[irlandako gaelera|irlanderaz]], ''Éire''), horri gerora [[germaniar hizkuntzak|germaniar]] ''land'' ([[euskara]]z, "lur") hitza itsatsita. [[Mendebaldeko Europa]]ko hizkuntza gehienetan, Irlandarenharen izendapena sustrai beretik dator: ''Irlanda'' [[gaztelania]]<nowiki/>z, [[italiera]]<nowiki/>z, [[errumaniera|errumanieraz]], [[portuges|portugesez]], [[katalan|katalunezkatalanez]] eta [[galiziera]]z erabiltzen da, ''Irlande'' [[frantses|frantsesez]], ''Irland'' [[aleman]]<nowiki/>ez, [[daniera|danieraz]], [[norvegiera]]<nowiki/>z eta [[suediera]]z, ''Ierland'' [[nederlandera]]z eta ''Ирландия'' [[errusiera]]z.
 
Irlandako [[Ulster]] probintziako hainbat eremutan mintzatzen den [[Ulsterko eskoziera]]z Irlandak ''Airlann'' izena du.
65. lerroa:
Aldiz, beste [[zelta hizkuntzak|hizkuntza zeltetan]] bestelako izenak ditu: ''Èirinn'' [[Eskoziako gaelera]]z, ''Nerin'' [[manxera]]z, ''Iwerddon'' [[gales (hizkuntza)|galesez]], ''Iwerzhon'' [[bretainiera]]z eta ''Wordhen'' edo ''Iwerdhon'' [[kornubiera]]z.
 
Bestalde, Irlandako uharteak historian zehar ezizen ugari jaso ditu. Ospetsuenak hauexek dira: ''Uharte esmeralda'' ("The Emerald Isle"), ''Irlanda zaharra'' ("Auld Ireland" edo "Old Ireland") edota ''Santuen eta jakintsuen uhartea'' ("The Island of Saints and Scholars").
 
== Historia ==