IRAS: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «200px|right|thumb|IRAS satelitea '''IRAS''' ('''I'''nfrared '''A'''stronomical '''S'''atellite) infragorri uhin luzeratan zerua osorik eskaneatu zuen...»
 
arku segundu -> arku minutu
5. lerroa:
[[1983]]ko [[urtarrilak 25]]ean jaurtia izan zen, [[Ameriketako Estatu Batuak]] ([[NASA]]), [[Herbehereak]] ([[NIVR]]) eta [[Erresuma Batua]] ([[SERC]])en arteko proiektu bateratu bezala. Misioak 10 hilabete iraun zuen, [[1983]]ko [[azaroak 21]]ean [[atmosfera]]n erre zen arte.
 
IRASek zeruaren %96a lau aldiz mapatu zuen, 12, 25, 60 eta 100 mikrometroko uhin luzeratan, 0,5 eta 2 [[minutu sexagesimal|arku segunduminutu]]zko erresoluzioarekin. 500.000 infragorri igorle aurkitu zituen, horietako asko oraindik identifikatzeke daudelarik. Uste denez, igorle hauetatik 75.000 eratzen ari diren [[galaxia]]k dira, beste asko bere inguruan hauts disko bat duten [[izar]]rak izan daitezkeelarik, beharbada [[planeta sistema]] bat eratzeko lehen urratsak ematen. [[Vega (izarra)|Vega]]ren inguruan hauts disko bat ere aurkitu zuen eta [[Esne Bidea]]ren nukleoaren lehen irudiak ere lortu zituen.
 
IRAS misioaren iraupena, infragorrizko satelite gehienen kasuan bezala, bere hozte sistemak mugatzen zuen, uhin luzera hauetan behar bezala lan egiteko sateliteak bereziki baxuak diren tenperaturetan hoztua egon behar bait du. IRASen kasuan, [[helio likido]]zko 720 litrok satelitea 1,6 K (-272º C)ko tenperaturan mantentzen zuten. Likidoak, lurruntzen zen bitartean satelitea hotz mantentzen zuen. Behin guztiz lurrundu zenean, satelitearen tenperatura igo egin zen, hortik aurrerako behaketak ezinezko bihurtuz.