Karamazov anaiak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
29. lerroa:
==Argumentua==
{{argumentua}}
Fedor Pavlovitx Karamazov izaera zeharo ezberdineko hiru semeen aita da: Dmitri, bere lehen emaztearekin izana, aita bezala parrandazalea eta gonazalea; Ivan, intelektuala, eta Alioixa, erlijiorako joera duena. Bai Dmitri nahiz bere aita emakume berberaz maiteminduko dira, Gruixenka, nonbait ospe txarrekoa, eta harekin nola edo hala ezkondu nahi dute. Emakumearengatik aita-semeek duten lehiak heuren harremana erabat ozpinduko du. Dmitri, halere, jada Katerinarekin ezkontzeko hitzemana da, aldiz, Ivan sekretupean Katerinaz maitemindua dagoela dirudi. Bienbitartean, Alioixak bere maisua zena hiltzen ikusiko du, monasterioko fraidea, hark Alioixa bere familian bakea jar dezan bidaliko du.
 
Pavlovitx aita hila agertzen denean, jendeak Dmitri erruduntzat joko du, gainera azken honek berekin bere jatorria justifikatu ezin dezaken diru kopuru bat ere izango du. Epaiketaren etenaldi batean, Ivanek benetazko hiltzailea Karamazovtarren morroia eta seme sasikumea, Pavel, izan zela jakingo du. Hark Ivanen ideia filosofikoak oinarritzat hartuz hilketa burutu zuela aitortuko du, aldiz Ivanek errundun sentitu eta lurjota geldituko da. Katerinaren laguntzaz Dmitri kartzelatik atera eta elkarrekin bizitzea adostu, eta Dmitri bere maitearekin Ameriketara ihes egingo du. Alioixa nerabeen maisu bilakatuko da, hilarte etika irakatsiko dielarik.