Uruguai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t update
t →‎Uruguai burujabea: Barne lotura zuzenketa: Aliantza Hirukoitzaren Gerra
79. lerroa:
[[1830]]ean onartu zen lehen konstituzioa, eta [[Fructuoso Rivera]] hautatu zuten errepublikako lehendakari. Riveraren gobernuak [[Juan Antonio Lavalleja|Lavallejaren]] matxinadei ([[1832]] eta [[1834]]), [[txarrua]] indiarren erasoei (1830-1832) eta Buenos Airesko gudarosteari ([[1833]]) aurre egin behar izan zien. Riveraren eta Lavallejaren arteko gorabeherek geroztik herrialdean nagusi izan diren alderdi politikoak sortu zituzten: Lavallejaren jarraitzaileen Alderdi Zuria, lurjabe handien interesak babesten zituena, eta Riveraren jarraitzaileen Alderdi Gorria, hirietako erdiko mailako klasearenak defenditzen zituena. 1838an bi alderdien arteko [[Gerra Handia (Uruguai)|Gerra Handia]] hasi zen: gorriak alde batetik, Rivera buru eta frantsesen eta ingelesen laguntza zutela, eta zuriak bestetik, [[Manuel Oribe]] buru eta [[Juan Manuel de Rosas]] argentinar diktadorearen laguntza zutela. 1851n Rosas diktadorea kargutik kendu zutenean Manuel Oribek amore eman zuen eta, galtzailerik eta irabazlerik gabe, bakeak egin zituzten bi alderdiek.
 
Gerraren ondorengo gobernu gehienak Alderdi Zurikoak izan ziren harik eta [[1865]]ean [[Venancio Flores]] lehendakari ohiak, Brasilen laguntzarekin, aginpidea kendu zien arte. Laguntza horrek Argentinarekin eta Brasilekin [[Aliantza Hirukoitzaren Gerra|Aliantza Hirukoitza]] osatzera eta [[Paraguai]]ri gerra (1865-[[1870]]) egitera behartu zuen Uruguai.
 
Hurrengo urteetako barne egoera nahasiak eta krisi ekonomiko larriak militarren gobernualdiak ekarri zituzten: [[Lorenzo Latorre]] ([[1876]]-[[1880]]), [[Máximo Santos]] ([[1882]]-[[1886]]) eta [[Máximo Tajes]] (1886-[[1890]]). Denbora horretan gobernuak lurjabe handien ahalak murriztu, bakea bideratu eta abere hazkuntza sustatu zituen landetan. Halaber [[burdinbide]]ak egin eta [[telegrafo]] hariak hedatu ziren, hezkuntza publikoa bultzatu zen eta, oro har, britainiarren dirulaguntzaz, estatu moderno baterako oinarriak jarri ziren. Bestalde, [[italia]]r eta [[espainia]]r asko iritsi ziren eta herrialdea, [[1875]]an 450.000 biztanle zituena, milioi bat biztanle izateraino handitu zen mende bukaerako. 1890ean Tajes jeneralak zibilei itzuli zien lehendakaritza, herrialdearen normalizazio politikoari bide emanez.