MVD: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Errusiar Inperioa: Barne lotura zuzenketak
2. lerroa:
 
== Errusiar Inperioa ==
Ministerio hau, [[Alexandro I.a Errusiakoa|Alejandro I.a]] tsarrak sortu zuen, [[1802]]. urtean, [[Petri I.a Errusiakoa|Petri Handia]] tsarraren instituzio zaharrak aldatzeko erreforma prozesuan. Inperioaren euskarri garrantzitsuenetako bat izan zen, polizia indarren eta [[gubernia|guberniya]] edo gobernatura orokorren administrazioa gainbegiratzeaz arduratzen baitzen. Hasierako bere eskumenen artean, gartzelak, suhiltzaile zerbitzuak, estatuko enpresak, posta zerbitzuak, estatuko orube eta eraikinak, errepidea, osasuna, erlijioa, natur baliabideak eta noblezia aurkitzen ziren. Eskumen hauetako asko, beste ministerio eta gobernu instituzio batzuetara paseak izan ziren hamarkada horren erdialdera.
 
[[Narodnaia Volia|Iraultza mugimendua]]ren hazkundea eta [[Alexandro II.a Errusiakoa|Alejandro II.a]] tsarraren hilketaren ondoren, ''Estatu Polizia Sailak'' jarauntsi zituen [[Hirugarren Sekzio]]ko [[isilpeko polizia|polizia sekretuaren]] betebeharrak, eta ahaltsuago zen [[Gendarmeen Zerbitzu Berezia]] [[Okhrana|Ojranara]] pasa zen. Lehen Mundu Gerraren garaian, sail honek [[kontraespioitza]] sekzio bat sortu zuen.
 
[[1917]]ko [[Otsaileko Iraultza]]ren ondoren, gendarmeak eta Ojrana deseginak izan ziren, iraultzaren aurkakoak kontsideratuak izan baitziren.