Barrokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 87.218.95.182 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
64. lerroa:
 
== Arkitektura ==
[[Fitxategi:Trevi Fountain, Rome, Italy 2 - May 2007.jpg|thumb|320px|[[Erroma]]ko [[Fontana di Trevi]] ([[Nicolò Salvi]]).]]
 
barrokoa kaka bat da
 
{{sakontzeko|Arkitektura barrokoa}}
[[Fitxategi:Trevi Fountain, Rome, Italy 2 - May 2007.jpg|thumb|320px|[[Erroma]]ko [[Fontana di Trevi]] ([[Nicolò Salvi]]).]]
Sakontasuna lantzen duen konposizio modua, itxurazko efektuak —''trompe l’oeil'' delakoa—, obra bere osotasunean hartzea —eta ez bere osagaiek banan banan harturik osatzen duten multzo gisa— dira barrokoaren ezaugarri formal batzuk. Apaindurazko oparotasuna nabarmena da, eraikuntzaren kanpoko aldetik eta barne aldetik, halako moldez non apaingarriak guztiz nagusitzen baitzaikie eraikuntzazko osagaiei. Lerro bihurriak eta apaindura zutabeak erruz agertzen dira. Ekaietan kolorezko marmola, urreztadura eta iztukuak ugari erabiltzen dira.
 
91 ⟶ 88 lerroa:
Sortu, [[Erroma]]n sortu zen barrokoa, baina, besteak beste, [[Turin]], [[Venezia]], [[Bolonia]] eta [[Napoli]]n ere indar handia izan zuen [[1600]] eta [[1680]] bitartean. XVII. mendean Italian (Erroman eta Turinen, batik bat) izan ziren artistek eta haiek egin zituzten obrek garrantzi handia izan zutenik ez da gaur egun dudan jartzen. Oro har, horiek ezarritako ereduei jarraitu zitzaien gero, beste lekuetan. Kontraerreformaren estilotzat ere hartu izan da orobat barrokoa, eta bada horretarako arrazoirik, zeren Kontraerreformaren kontzilioan, [[Trentoko Kontzilioa|Trentoko kontzilioa]]Trentokoan, hartu baitzen, Erreformistek ziotenaren kontra, santuen irudiak gurtu ahal izateko eta errituei nahiz sentiberatasunezko erlijio praktikari garrantzia emateko erabakia. Horrek ez zuen santuak baino goragotik [[Kristo]] gurtzea edo erlijioa barnean sentitzen zen bezala praktikatzea ukatzen, baina bai jendea areago uki zezaketen erako eraikuntzak eta irudiak egiteko bidea ematen.
 
Joera eta gustu kontuan, berriz, [[manierismo]]az gero giroa nahiko prest zegoen barrokorako, bai aristokraziaren eta baita artista askoren artean ere. Barrokoaren moldeei buruz zeresan handia izan zuen, batzuen ustez, [[Michelangelo]]k, [[1564]]an hila zen arren. Horiek Probintzietan eta erlijio gaietako obretan, aldiz, hego-ekialdean Espainiako kutsuarekindiotenez, [[Proventza]]nKapera ItaliakoarekinSixtinoa|Kapera eta [[Franche-ComtéSixtinoko]]n FlandriakoarekinAzken baina,Judizioan nahikonabari sakonden errotukutsu zen estilo hori,tragikoan eta herri xumeak ikusteko ziren erretaula eta elizako beste irudi asko egin ziren. Ezin dira, bestalde, [[NicolasSan PoussinPetri basilika]]ko pintorekupulan ospetsuaageri etaden [[Simonhanditasun Vouet]],kosmikoan aipatuaurreraturik gabeleudeke utzi,gero gaztetanbarrokoak bederenbere Caravaggioren eragin handiaegin izanzituen baitzutenezaugarriak.
 
Hasieran, berrikuntzen baino funtzionaltasunaren, soiltasunaren eta seriotasunaren aldekoago ziren Kontraerreforma eta horren ondotik sortu ziren ordena berriak, [[Jesusen Konpainia|Jesusen Lagundia]] etab., baina eraikuntza berrien premiak, ordaintzaileen gustuetara jarri beharrak eta Berpizkundeaz gero hasi zen apaingarri oparorako joerak horretara makurtzera eraman zituen azkenean.
 
Estilo berri hori indartu, ordea, [[Pio V.a]] aita santu [[predikatzaileen Ordena|domingotarra]] hil ondoren iritsi ziren aita santu eraikitzaile edo [[mezenasgo|mezenas]] deituek, [[Sixto V.a]]k eta abarrek, egin zuten; Erroma dotoretzea, hango kaleetatik paganismoaren aztarrenak kentzea eta haien ordez eraikuntza nahiz monumentu handiak egitea Jainkoari ohore egitea zela uste zuten. Handinahiaren eta garaipen giroaren beroan, kardinaleek beren eskuerako eliza eta beste eraikuntzak ederragotzera eta handitzera jotzen zuten. Eta horrela, bertako eta Iparraldetik zein Napolitik etorritako artista andana handia bildu zen Erroman, atzera berritzen hasia zuten San Petri basilikako obretan eta gainerakoetan. [[Gian Lorenzo Bernini|Bernini]] nahiz [[Francesco Borromini|Borromini]] bezala, gero barrokoaren maisu izango zirenak, batzuk.
 
Eliza eta bestelako eraikuntza asko egin zen, beraz, garai horretan, baina ez guztiak molde ber-berekoak. [[Fatxada]]k eta fatxadetako elementuak, ateinguruak, frontoia etab., era bertsuan uztartzen zituzten, oro har, baina bazen horien artean horma soila zuenik ([[Vincenzo della Greca]]ren Domingo eta Sixto santuen eliza), bolumen eta erliebe handiagoa ematearren alde batean edo bestean zutabeak edo aterpeak erantsi zizkienik ([[Carlo Maderno]]ren Santa Susana eliza) eta bazen, halaber, fatxada biribilean okertua zuenik ere ([[Pietro da Cortona]]ren Santa Maria della Pace).
 
Zutabeak zirela, ataurreak zirela edo kupulak zirela barruan eta kanpoan gero eta edergarri aberatsagoak (Berninik San Petri basilikan eta Borrominik [[Done Joan Laterangoaren basilika]]n) eransteko joera indartuz joan zen, dena den. Eta arkitekturaz hainbatsu esan daiteke egin ziren eskulturez eta margotu ziren pinturazko obrez. Aurrekoek ez zuten mugimendua, dramatismoa eta guritasuna edo mardultasuna dute hauek; bi adibide jartzearren, Berniniren ''Santa Teresaren Estasia''-k eta ''Dafneren Itxuraldaketa''-k, eskulturan. Pintura arloan, berriz, besteak beste, [[Francesco Albani]] eta [[Guido Reni]] [[bolonia]]rrak dira aipagarriak, eskariaren arabera erlijiozko gaiak nahiz profanoak margotu eta konposizio molde berrietara jo zutenak, eta batez ere [[Caravaggio]], bere argi-ilun kontrastatuekin eta estilo herritarrarekin zegoen zurrunbiloa are gehiago irabiatu zuena.
 
Dena den, ikaragarria da 1600-1680 bitartean Italiako hiri nagusietan, Turinen eta Venezian, Bolonian eta Napolin, eta batik bat Erroman, egin zen arte produkzioa. Bestalde, oraindik ere artistek prestatzen eta egiten zutena kontrolatzen jarraitu zuen San Lucca Akademiak -ez, halere, modu autoritarioan- eta Berpizkunde garaiko nahiz antzinako beste hainbat balio gaitzetsi gabe, estilo berri bat sortu eta estilo hori beste lurraldeetara zabaltzeko ere prestatu zuten artistek. Napolin [[José de Ribera]], sortzez Valentziarra baina Napolin bizi izan zena, eta [[Luca Giordano]] aipagarriak dira, pintorea bata eta dekoratzailea bestea.
 
Aristokraziaren eta Eliza Katolikoaren handitasuna eta oparotasuna bihurtu ziren lege. Arkitektoek, eskultoreek eta pintoreek indarra eta handitasuna adierazi behar zituzten edertasunez, espazioa eta bolumena elkarri egokituz eta, handi-beharrak astun itxurarik izan ez zezan, mugimendua adieraziz. Horiek elementu gaiztoak dira, noski, beti adiskide ibiltzeko, elkarrekin gozo lotzeko, eta ez dira erosoak, gainera, garai horretakoa ez den batek zuzen uztartu diren ala ez argi ikusteko. Hori dela eta, adiera makurrak erantsi izan zaizkio estilo barrokoari, baina nork esan gaur egun Bernini batek, Borromini batek, [[Peter Paul Rubens|Rubensek]], [[Diego Velázquez|Velázquezek]] edo [[Francisco de Zurbarán|Zurbaránek]], adibide batzuk jartzearren, beste estiloetako handienen maila eman ez zutenik.
 
== Barrokoa Europan eta Ameriketan ==
Izan ziren gerrateengatik eta zegoen giro estu zorrotzarengatik, XVII. mendeko egoera barrokoa garatzeko aproposena ez zela esan izan da. Baina agian giro horretantxe aurkitu zuen estilo horrek dramatismorako eta samintasunerako lurra. Izan zen, gainera, giroak baino eragin handiagoa zuen elementurik; elizak eta gainerako eraikuntza handiak edo bestelako obrak eginarazteko modua zuten errege, printze, kardinale, merkatari eta beste aberats jendearen handinahia zen horietako bat, artistei lana eman ziezaiekeen elite bat izatea, alegia.
 
Baldintza egokiak, ordea, ez ziren Europako eskualde guztietan aldi berean gertatu. [[Erdialdeko Europa]]n, adibidez, gerrak bukatu eta XVII. mende erdialdean bakarrik izan zen arteari erraztasun handiagoa eskaintzeko egokiera; [[Ingalaterra]]n, iraultza politiko bat eta [[puritanismo]]rako joera gogor bat izan ziren mende horren erdialdean; [[Kalbinismo]]a onartu zuten lurraldeetan ere, nahiz eta estiloa bera gaitzetsi ez, berandu sartu zen, eta Italian eta baino molde zorrotzagoak hartu zituen; eta orobat Frantzian, gauza askotan Italiako joeren eta gustuen hartzaile zen arren, garai hartan sortu ziren lantegiek eta akademiek autonomiaz, arauen arabera eta orekaren alde, hau da, arrazionaltasunaren alde, jokatzea erabaki zuten, [[klasizismo]]aren muturreneko adierazmoldeak baizik agertu ez ziren arren.
 
Aldiak aldi, barrokoa zabalduz joan zen Italiatik kanpora ere, Espainian, Portugalen eta erdialdeko Europan, [[Polonia]]n eta [[Errusia]]n, Frantzian (1660ko joera klasikoa arte), Ingalaterran (1660tik aurrera), eta Espainiatik nahiz Portugaldik abiatuta Ameriketako lurraldeetan, azkenik.
 
=== Espainia ===
Espainian Berpizkundeko estiloa zeharbidez bezala sartu zen, baina [[Alonso Berruguete]] ([[1488]]-[[1561]]) edo [[Juan de Juni]]ri ([[1507]]-[[1577]]) kutsu barrokoa garaia baino lehen darie, duten lirikotasun samingarrian eta irudietan nabari den mugimenduan eta grinan, batik bat.
 
Garai horretan, oro har, giro bikoitza zegoen Espainian, zuhurtasunerako eta zorroztasunerako giroa, batetik, eta handitasunerakoa eta oparotasunerakoa, bestetik. Unibertsitateak, jakintsuen elkarteak etab. zirela eta, [[Erasmo Rotterdamgoa|Erasmoren]] dotrinak aurrera egin behar zuela zirudienean, [[Inkisizioa]], [[Jesusen Konpainia|Jesusen Lagundia]], erlijio ordenak edo, zena zelako, katolizismo zorrotz estua nagusitu zen, baina sentiberatasunezko erlijio praktikak lehenean jarraitu zuen. Joera bikoitz bera nabari izan zen artean ere, eta zaila da [[Greco]] bat, bere veneziar kutsuarekin, edo [[Francisco de Zurbarán|Zurbarán]] bat, [[Caravaggio]] gogorarazten duena, barrokoaren barnean kategoria jakin zehatz batzuetan sailkatzea.
 
Bikoiztasun horretan, erlijio kontuan dena estutzera, nobleziaren aurreiritziengatik aurrerabideak ixtera eta ekonomia mailan dena gainbehera zihoan garaian, orduantxe hasi ziren erretaulak, ataurreak, arkuak, gainerako eranskinak eta irudiak elizetan ugaritzen eta apaingarriz aberatsagotzen, eta hartan sortu zen [[José Benito Churriguera]]ren estilo oparoa ere. Horretan, zeresan handia izan zuen gorteak, zeren, egin ere erregeen eta handikien enkarguz egin baitziren gero ospetsu bihurtuko ziren eraikuntza, koadro eta erregeen familiako edo bestelako erretratu gehienak.
 
Aipatu den bikoiztasun hori koadroetan nabari da garbienik, gaiaren eta gaia tratatzeko moduaren arteko kontrastean, [[Diego Velázquez|Velázquez]] ([[1599]]-[[1660]]) eta [[Bartolomé Esteban Murillo|Murilloren]] ([[1617]]-[[1682]]) lanetan, besteak beste. Felipe IV.aren eta Fernando Infantearen erretratuen edo ''Bredako errendizioa''-ren ondoan, ''Atsoa arrautzak frijitzen'' eta gisa horretako gai herrikoiak pintatu zituen, adibidez, lehenengoak; eta ''Ama Birjina Sortzez Garbia'' eta ''Aingeruen sukaldea''-ren ondoan ''Mutikoak meloia eta mahatsa jaten'', bigarrenak. Gauza bertsua esan daiteke, [[José de Ribera]]ren ''Zangokerra'' eta beste hainbatengatik.
 
=== Flandes eta Herbehereak ===
Pinturari dagokionez, [[Peter Paul Rubens|Rubens]] da ospetsuena, [[Rembrandt]]ek, [[Antoon van Dyck|Van Dyckek]] eta abarrek ere [[Caravaggio]]ren ukiturik baduten arren. Rubensek [[Mantua]]ko eta Erromako eskoletan, eta [[Filipe IV.a Espainiakoa|Filipe IV.aren]] [[Madril]]go italiar pintura bilduman hartu zuen inspirazioa, baina jakin zuen orobat maisutasunez erabiltzen zituen argi zuri-gorriez, eskultura itxurako gorputzez eta horien mugimenduaz, bere obrari kutsu propioa eratxikitzen. Arkitekturari dagokionez, berriz, manierismoko elementuak hartu eta handitasuna adierazteko eran uztartzekoa izan zen Flandriako joera.
 
=== Portugal ===
Portugalgo barrokoan bi aldi bereiz daitezke, independentzia bitartekoa ([[1640]]) bata, eta urte horretatik aurrerakoa, bestea. [[Manueldar estilo]]a barrokoan sartzen dela ere, sensu stricto hala ez den arren, lehenengo garai horretan oso barroko gutxi izan zen. Estilo hori independentziarekin hasi zen indartzen; handik aurrera egin ziren eliza biribilak, piramidez edo maskor handiz apaindutako fatxadak, hormak zur landuz estalirik dituzten eliza barruetako zutabe karratuak eta hainbat erretaula ere.
 
=== Frantzia ===
Frantzian, gune ofizialetan eta arkitektura zibilean, nork bultzatu gutxi izan zuen barrokoak. Probintzietan eta erlijio gaietako obretan, aldiz, hego-ekialdean Espainiako kutsuarekin, [[Proventza]]n Italiakoarekin eta [[Franche-Comté]]n Flandriakoarekin baina, nahiko sakon errotu zen estilo hori, eta herri xumeak ikusteko ziren erretaula eta elizako beste irudi asko egin ziren. Ezin dira, bestalde, [[Nicolas Poussin]] pintore ospetsua eta [[Simon Vouet]], aipatu gabe utzi, gaztetan bederen Caravaggioren eragin handia izan baitzuten.
 
=== Europako beste herrialde batzuk ===
Europako erdialdean, [[Suabia (eskualde historikoa)|Suabia]], [[Bavaria]], [[Austria]], [[Bohemia]] eta [[Hungaria]] gailendu ziren, [[Hogeita Hamar Urteko Gerra|Hogeita Hamar Urteko gerraz]] ([[1618]]-[[1648]]) gero, batez ere. Goi mailako aristokraziaren (J.F. Wallenstein artzapezpikua, [[Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Leopoldo I.a]] etab.) nahiz jesuiten eragina, eta Italiako nahiz bertako artisten lana zela bide, [[Praga]] eta [[Viena]] barrokoaren erdigune bilakatu ziren XVII. mendearen erdialdean. [[Danubio|Danubio ibaiaren]] inguruko beste herrialdeetara ere indartsu zabaldu zen gero, 1690etik aurrera. Aipagarriak dira, besteak beste, [[Johann Bernhard Fischer von Erlach]], [[Johann Lukas von Hildebrandt]] eta [[Jakob Prandtauer]] austriar arkitektoak, [[Karel Škréta]] txekiar pintorea, [[Paul Troger]], [[Bartolomeo Altomonte]] eta [[Daniel Gran]] austriar pintoreak, [[Mathias Braun]] eta [[Ferdinand Brokoff]], Pragako [[Karlos Zubia|Karlos Zubiko]] eskulturen egileak.
 
Polonia eta Errusian ezaugarri bereziak izan zituen barrokoak, baina ez berberak. Herri eslabiarren barrokoa edo esperientzia barrokoak ere aipatu izan dira arrazoi horregatik. Aristokraziak, elizek (katolikoak nahiz ortodoxoak) eta nekazariek hainbesteko indarra izanik, lurralde egokiak ziren barrokoa garatu ahal izateko, eta berandu izan bazen ere (1680tik aurrera) nahiko indartsu zabaldu zen. Besteak beste artista eta obra aipagarriak dira, Wilanow gaztelua ([[Varsovia]]), eta Neguko Jauregia eta Smolny monasterioa ([[San Petersburgo]]).
Polonia eta Errusian ezaugarri bereziak izan zituen barro
 
Aurreko lurralde horietan adinako garrantzirik izan ez zuen arren, ezin dira Alemania eta Ingalaterra ere bazterrera utzi. Lurralde horietan, barrokoa XVII. mendearen erdialdetik aurrera sartu zen oro har. Bertako artisten artean, Alemanian [[Balthasar Neumann]] eta Ingalaterran [[Christopher Wren]] arkitektoak dira ospetsuenak.
 
=== Latinoamerika ===
Barrokoko lan asko da Espainia eta Portugalen mende egon ziren lurraldeetan. Obra asko egin ziren, esaterako, [[Mexiko]]n XVII. mendean (Acatepeceko San Frantzisko elizako erretaula), eta [[Brasil]]en XVIII. mendean ([[Salvador da Bahia]] eta São Bentoko elizak).
 
Barrokoaren loraldia, ordea, gainerako leku gehienetan bezala, kolonietako egoera baretu, Espainiatik eta Portugaldik joandakoen semeak agintea beren esku hartu eta fundazioak sortzen eta elizak nahiz kaperak egitea bultzatzen hasi zirenean, 1650-1770 bitartean edo, izan zen. [[Mexiko Hiria|Mexiko]], [[Puebla (Mexiko)|Puebla]], [[Arequipa]]ko elizak orduan egin ziren, ez lehengo estilo oparoan, baina bai egoki zeritzaten hartan indiarren ekarria, zeramika, ehungintza, apaingarri geometriko eta beste, aprobetxatuz, oraingoan.
 
== Barrokoa Euskal Herrian ==
{{sakontzeko|Barrokoa Euskal Herrian}}
XVI. mendearen bukaerako Espainiako gizarte krisi sakonaren ondoren, [[Kontrarreforma|Kontraerreformarekin]], eta [[Jesusen Konpainia|Jesusen Lagundiari]] esker batez ere, arteak berpiztu egin ziren. Hala, euskal barrokoaren gorena [[XVIII. mendea]]n etorri zen, [[Indietako Konpainia]]k eta [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia|Caracasko Errege Konpainiak]] bultzatuta. [[XVI. mendea]]ren bukaeran Euskal Herriko Berpizkundeko urrezko aroa amaitu zen, [[XVII. mendea]] ia osorik iraun zuen azken Austrien krisi politiko eta ekonomikoarekin. Erregeen gobernu okerrak, horrek Espainia barnean eta kanpoan ekarri zituen gerrek, Ameriketan lorturiko aberastasunen erabilera gaiztoak, eta diruaren [[debaluazio]] hondamendi ekonomikora eraman zuten nazioa. Egoera horrek ondorio nabariak izan zituen arteetan.
 
Hego Euskal Herrian eten egin ziren XVI. mendean hain oparoak izan ziren eraikuntza lanak, eta jadanik hasiak zirenak bukatu besterik ez ziren egin. Aldi berean, erlijio ordena asko eta asko, [[karmeldar]]rak, [[jesusen Konpainia|jesuitak]], [[kaputxino]]ak eta abar, zabaldu ziren garai honetan, eta eragin handia izan zuten arteetan eta kulturan oro har; barrokoaren hasierako garai honetakoak dira [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[komentu]]etako eliza gehienak.
 
Erlijio ordenek estilo berezia ekarri zuten, [[Juan de Herrera]]rengandik eta Kontraerreformaren izpiritutik hartua. Estilo honetako elizak nabe-bakarrak dira; gurutze oinak dituzte, kanoi erdiko gangez estaliak, eta kupula izan ohi dute gurutzean eta kaperak alboetan. Oin mota hori XVIII. mendean eraikitako tenplu batzuetan ere agertuko da, nahiz eta, orokorrean, euskal gotiko edo Berpizkundekoareto eliza (''[[Hallenkirche]]'') ez den desagertuko. Eraikinaren barne espazioa antolatzeko modu honekin batera, ordena erlijiosoek fatxada lauki-zuzena erabili zuten, frontoi batez burutua. Euskal Herrian, barrokoaren hasieran, [[Zerain]]go [[Migel Aranburu]] [[frantziskotar]]rak eraikuntza eredu bat sortu zuen, bere ordenako eliza asko egin baitzituen; aipagarrienetako bat [[Tolosako San Frantziskoren Komentua|Tolosako San Frantzisko Komentukoa]] da. Bestalde, [[XVII. mendea]]ren azken urteetan hasi ziren erabiltzen lehen [[igeltsu]] lan barrokoak, apaingarritzat landare gaiak dituztenak.
 
[[XVII. mendea|XVII.]]-[[XVIII. mende]]en artean beste dinastia batek, [[Borboi leinua|Borbondarrak]], hartu zuen Espainiako erregetza. Borbondarren monarkiak neutraltasuna eta bakea ekarri zituen, eta horren ondorioz ekonomia suspertu egin zen; arteetan, bete-betean garatu zen arkitektura barrokoa, eta [[churrigueresco]]a zabaldu zen. XVIII. mendearen bigarren hamarralditik aurrera [[churrigueresco]]a bat dator frantses [[rokoko]]arekin, eta baita [[Jesusen Lagundia]]k [[Italia]]tik ekarri zituen forma berriekin ere.
 
Euskal Herrian lan asko egin zen urte hauetan, Ameriketako administrazio, merkataritza eta industria negozioek ekarri zuten ekonomiaren loratzeak bultzatuta. Garai honetako arkitekto garrantzitsuak izan ziren Carreratarrak, [[Beasain]]goak, eta Iberotarrak, [[azpeitia]]rrak. Bestalde, orduan hasi zen ([[1681]]) euskal barrokoaren monumentu nagusiaren eraikuntza, [[Loiolako Santutegia|Loiolako San Ignazioren basilikarena]]; beste askoren eredu izan zen, hala nola [[San Nikolas eliza (Bilbo)|Bilboko Bariko San Nikolas elizarena]] eta [[Tuterako katedrala|Tuterako katedraleko]] Santa Ana eta Espiritu Santuaren kaperena. Berniniren dizipulu zen [[Carlos Fontana]]k egin zuen; elizak ardatza oinean du, kupulaz burutua da, eta oso apaingarri oparoak ditu. Barrokoko beste egitura ohikoak gurutze grekoko oinak dira, erdian kupula handi bat duen lauki baten barnean ezarriak.
 
Badira, halaber, euskal gotikoko eliza asko XVII. eta XVIII. mendeetan aldatu, zabaldu edo berritu zirenak, hala nola [[Gasteizko San Frantzisko]], [[Corellako San Migel]], [[Lantziegoko parrokia]], eta abar. XVI. mendeko estiloari jarraitzen zioten eliza batzuk ere egin ziren garai honetan, [[Santa Maria basilika|Donostiako Santa Maria basilika]] adibidez, edota [[Elgoibar]], [[Andoain]] eta [[Pasai San Pedro]]ko parrokiak.
 
Nolanahi dela ere, euskal barrokoko emaitza interesgarrienak ataurreak eta dorreak dira. Lehenetan, aipagarria da Donostiako Santa Mariako abside ataurre barneratu rococoa, edota [[Tolosa]]ko [[Andre Maria eliza (Tolosa)|Santa Maria elizakoa]], churriguerescoa. [[Kanpandorre]] barrokoak Euskal Herri osoan eraiki ziren, Ibero eta Carreratarren ereduen arabera sarritan; era honetakoak eraiki ziren gero [[Errioxa]]n eta [[Gaztela]]n ere. Euskal lurretan gotikoan jadanik erabiltzen ziren ataurre gaineko kanpandorreak, fatxadaren gorputzarekin bat datozenak, Elgoibar, Andoain, [[Eskoriatza]], [[Bergara]], [[Lesaka]], [[Portugalete]] eta abarretan daude. Horiek ez bezalakoak dira, [[mudejar]] estiloa baitute, [[Tuterako katedrala|Tuterako katedraleko]] dorrea eta [[Alesbes]]ko Santa Eufemiakoa, XVII. mende bukaerakoak biak.
 
Arkitektura zibilari dagokionez, garrantzi handia hartu zuen udaletxeen eraikuntzak, Hego Euskal Herriko garapen komertzial eta administratiboari esker. Udaletxe hauen ezaugarriak behe solairu arkupeduna eta solairu nagusiko burdin landuekiko balkoiak dira. Barnealdea oso soila izaten da, txikia eta erdiko patiorik gabea. XVII. mendekoak dira Bergara, [[Zestoa]], [[Oiartzun]] eta abarretakoak, eta XVIII. mendekoak Elgoibar, [[Arrasate]], [[Oñati]], [[Bastida]], [[Balmaseda]], [[Durango]] eta Iruñekoa.
 
Asko dira halaber Ameriketan aberasturiko indianoek, edota finantza eta burokraziako nobleek, egin zituzten etxe eta jauregiak. Bi eratako oinak izaten dituzte: batetik, patiorik gabea, erdian zurubi handi bat dela, Bizkaian eta Gipuzkoan sarrien ikusten dena, eta erdian patioa duena, aurrekoarekin batera Nafarroan eta Araban erabilia. Fatxadetan Herreraren ondoko estiloa nagusitzen da; dorretxeetatik zetozen [[almena]]k eta desagertu, eta apaingarri barrokoak agertzen dira [[armarri]]en ondoan. Nafarroako Erriberan Aragoiko eragina duten jauregiak daude, adreiluzko osagai geometrikoekin, buruan arku txikiko galeriak dituztela.
 
XVI. mendearen azken herena oso oparoa izan zen euskal eskulturagintzan, [[Juan Antxieta]] eskultore erromanistari esker. Antxietaren arteak halako arrakasta izan zuen, non XVII. mende erdialdea arte nabarmentzen baita haren eragina, jarraitzaile asko izan baitzituen; ez ziren gauza izan, ordea, [[manierismo]]aren aurka erreakzionatzeko, [[Juan Baskardo]] izan ezik, agian.
 
Hori izan liteke forma errealistak ([[Valladolid]]eko [[Gregorio Fernández]]enak batez ere), eta baita barroko churriguerescoa eta rococoa bera ere, berandu heldu izanaren arrazoia. Hala, obra handiak egin nahi izan zirenean, Fernándezengana eta haren jarraitzaileengana jo zuten aurrena, eta madrildar artistengana gero. Gregorio Fernándezen etorrerak ([[1624]]) eragin zuzena izan zuen euskal herritar eskultore manieristengan, forma barrokoak erabiltzen hasi baitziren erretauletan XVII. mendetik aurrera; hala, Nafarroa Garaian, mende bukaeran, oparotasun handiko erretaula sail bat agertzen da. XVIII. mende erdialdean erretaulen dekorazio barrokoak rococoaren ezaugarriak beretzen ditu. Euskal Herrira Madrilen lan egina zen [[Miguel Irazusta]]k ekarri zuen rococoa; haren erretaulak eredutzat hartu zituzten leku askotan.
 
Pizkundeko margolaritza ahitu egin zen XVI. mende bukaeran, eskola gisa erabat desagertu zen arte. XVII. mendean, arkitekturan eta erretaulagintzan erlijo ordenek fraide diseinatzaileengana jotzen duten bezala, margolanak ere kanpoko margolariei eskatu zitzaizkien, Madrilgo gortekoei gehienetan. Badira, hala ere, margolari euskaldun aipagarri batzuk: hala, [[Vicente Berdusá]]n, Tuterakoa, XVII. mendeko madrildar eskolan ikasia, eta Erriberan lantegi bat sortu eta lan handia egin zuena. Garrantzitsua izan zen, halaber, [[Ignacio Iriarte]] [[azkoitia]]rra, batez ere koadroen atzealdeak eta paisajeak egiten zituena. [[Francisco Herrera Zaharra|Herreraren]] dizipulu izan zen, eta [[Bartolomé Esteban Murillo|Murilloren]] lankidea.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{ lur | data=2014/8/30}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* {{en}} [http://www.baroquelife.org/ ''Baroque Life'' webgunea]
 
[[Kategoria:Barrokoa| ]]