Konstante II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: Uthman ibn Affan
7. lerroa:
Dirudienez Konstante II.aren lehen aginte urteetan benetako boterea [[Erromatar senatua|senatuaren]] eskuetan egon zen historian senatu erromatarrak botere erreala izan zuen azken aldia izan zelarik; behin Konstantek adin nagusitasuna lortutakoan, [[648]]. urtean, boterea ''berreskuratu'' zuen. Lehen urteetan burubelarri aritu zen inperioa [[arabiar]]ren erasoetatik babestu nahiean ordurako hala ere [[641]] eta [[642]] urteen artean arabiarrek [[Egipto]] bereganatu zuten [[Heraklio]]ren oinordekotza argitu zen artean.
[[Fitxategi:Arabian_Peninsula_dust_SeaWiFS.jpg|thumb|left|Arabiarren jatorri den Arabiar [[penintsula]]]]
Lehen urte horietan arabiarrek Egipto eta [[Armenia]], konkistatu berri zituzten lurraldeak, finkatu eta bereganatzen aritu ziren bizantziar armadari aurre egiteko flota bat eraiki zuten artean. [[649]]. urtetik aurrera arabiarrek [[mediterraneoa|mediterraneo]] ekialdeko uharteen erasoari ekin zioten [[Zipre|Txipre]] eskuratu zuten arte. [[655]]. urtean Konstante II.ak berak zuzenduriko flota bizantziarra arabiarrek garaitua izan zen [[Finikeko bataila]]n bizantziar armadaren menderagaitztasun ospearekin amaituz. Garaipen garrantzitsu honen eragina ez zen hala ere hainbesterainokoa izan [[656]]. urtean [[Uthman ibn Affan|Utman]] [[kalifa]] [[omeiatar Kaliferria|omeiatarra]] hil baitzen arabiar inperioan boterea eskuratzeko gerrate zibilari hasera emanez.
 
[[658]]. urtean arabiarrak gerratean ziren artean Konstante II.ak [[balkanak|balkanetan]] erasoak burutzen zebiltzan [[eslabiar]]rak [[Danubio]]tik haruntzago bidaltzeko expedizio bat antolatu zuen eslabiarren barneratzea aldi batez eragotziz.