Historia Regum Britanniae: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Lanaren edukia: Barne lotura zuzenketa: Cadwaladr
14. lerroa:
Erromaren agintaritza desagertu ondoren, [[Vortigern]]ek lortzen du Britaniako boterea, eta [[Hengist]] eta [[Horsa]]k gobernaturiko saxoiak, bere zerbitzupeko mertzenario bezala gonbidatzen ditu, baina hauek bere aurka joaten dira, eta Britaniak gerra egoeran jarraitzen du [[Ambrosio Aureliano]]ren eta honen anaia [[Uther Pendragon]]en erregealdietan, [[Merlin]] aztiaren laguntzarekin.
 
Utherren semeak, Artur erregeak, garaipen zorrotz bat lortu zuen saxoien aurka, eta, beraz, azken hauek, erregea hil ondoren ere, jada ez ziren mehatxua izan. Bitartean, Arturrek, [[Europa]] iparraldeko gune handiak konkistatu zituen, eta bake eta oparotasun garai batean bizi izan zen [[Luzio Tiberio]] erromatar enperadoreak, Britaniari, berriz Erromari zergak ordaintzeko eskatu zion arte. Arturrek Luzio garaitu zuen Galian, baina bere iloba [[Mordred]]ek, Artur kanpoan zegoen bitartean, tronua lapurtu zion. Artur itzuli egin zen eta Mordred hil zuen, baina modu hilgarrian zauriturik, [[Avalon]] uhartera eramana izan zen, erresuma, bere lehengusu [[Konstantino III.a Britaniakoa]]ri utziz. Artur hilda, saxoiak itzuli egin ziren eta euren boterea sendotu zuten. Britaniako erregeen leinuak, [[Cadwaladr|Kadwallader]] hil zen arte jarraitu zuen, honen ondoren, saxoiak, herri ingelesa, Britaniako gobernari bihurtu zirelarik.
 
[[Kategoria:XII. mendeko liburuak]]