«Petrolio»: berrikuspenen arteko aldeak

858 bytes added ,  Duela 6 urte
t
85.85.4.148 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
No edit summary
t (85.85.4.148 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Energia emateko duen gaitasun handiarengatik, aise garraiatzeagatik eta bere ugaritasun erlatiboarengatik, [[1950eko hamarkada]]tik aurrera munduko energia-iturririk garrantzitsuena bilakatu da. Gainera, hainbat produktu kimikoren (disolbatzaile, ongarri, plastiko edota pestiziden) lehengaia ere bada petrolioa. Energia ekoizteko kontsumitzen ez den %16 material horietan erabiltzen da.
 
[[Lurrazal]]eko zenbait tokitako arroka porotsuetan dago. Ezagutzen diren petrolio-erreserbek 1,2 trilioi upel dauzkate hainbat estimazioren arabera eta hare-petrolioa kontuan hartu gabe. Egungo kontsumoa 84 milioi kupel egunekoa izanda, erreserbak [[2039]]an dira amaitzekoak, aurkikuntza berriak, kontsumo-aldaketak, hare-petrolioaren erabilpena eta beste faktore batzuk aintzat hartu gabe.
 
== Kimika ==
[[Fitxategi:Octane molecule 3D model.png|thumb|right|250px|[[Oktano]]a, petrolioan aurki daitekeen [[hidrokarburo]]a (marrak lotura bakoitiak, esfera beltzak [[karbono]] atomoak eta zuriak [[hidrogeno]]koak dira)]]
Petrolioaren egitura kimikoa luzera ezberdineko [[hidrokarburo]] katez osatua dago. Hidrokarburo ezberdun hauek [[destilazio|distilazioz]] banantzen dira petrolio findegietan [[gasolina]], [[fuel]]a, [[keroseno]]a eta beste hidrokarburo batzuk ekoizteko. [[Alkano]] hauen formula orokorra ''C<sub>n</sub>H<sub>2n+2</sub>''.
 
Adibidez, 2,2,4-Trimetilpentanoa, gasolina ekoizteko oso erabilia, ''C<sub>8</sub>H<sub>18</sub>'' formula du, [[oxigeno]]arekin erreakzioa duena [[exotermiko]]ki:
 
<math>2C_8 H_{18(l)} + 25O_{2(g)} \rightarrow \; 16CO_{2(g)} + 18H_2 O_{(l)} + beroa</math>
 
Gasolina edo petrolioaren errekuntza osatugabeak [[gas]] pozoitsuak sortzen ditu, hala nola [[Karbono monoxido]]a edo [[oxido nitriko]]a. Adibidez:
 
<math>C_8 H_{18(l)} + 12.5O_{2(g)} + N_{2(g)} \rightarrow \; 6CO_{2(g)} + 2CO_{(g)} +2NO_{(g)} + 9H_2 O_{(l)} + beroa</math>
 
== Ikus, gainera ==