Lapurdi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
hasierako paragrafoa beste herrialdeekin berdintzen
No edit summary
17. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Lapurdi''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] zazpi [[herrialde]]etako bat da, erdialdean kokatua. Administrazioari dagokionez, [[Frantzia]]ko [[Akitania]] eskualdeko [[Pirinio Atlantikoak]] departamenduko (64. [[Frantziako departamendu|departamendua]]) parte da. 858 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta [[2013]]an 243.466 biztanle zituen.<ref>[http://www.basqueinfo.net/?p=1537 ''3.127.326 biztanle dagoeneko Euskal Herrian''] Basqueinfo.net</ref> Ez du inolako lurralde ofizialtasunik Frantziako administrazioan. Hiriburua [[Baiona]] da, Pirinio Atlantikoetako departamenduko suprefetura eta [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] hiririk jendetsuena dena. Baionaz gain, [[Angelu (Lapurdi)|Angelu]], [[Biarritz]], [[Donibane Lohizune]], [[Hendaia]] [[Hazparne]] eta [[Ziburu]] dira hiri nagusiak.
 
[[Pirinioak]], [[Aturri]] ibaia eta [[Kantauri|Kantauri itsasoa]] ([[Bizkaiko golkoa]]) dira Lapurdiren muga naturalak. Iparraldean [[Gaskoinia|Gaskoniarekin]] du muga, ekialdean Nafarroa Beherearekin, mendebaldean Kantauri itsasoarekin eta hegoaldean Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiarekin. Baiona hartzen da Lapurdiko hiriburutzat. Alta, [[Frantziako Iraultza]]ren ondorioz foruak kenduak izan zirenetik baizik ez da. Orduan onarpen instituzionalik gabe geratu ziren hiru euskal lurraldeen hiri nagusi bihurtu zen Baiona, hots [[Ipar Euskal Herria|iparralderen]] hiriburua. Historikoki Lapurdiko jauntxoen bilgunea, [[Lapurtarren Biltzarra]], [[Uztaritze]]n kokaturik zegoen, herrialdearen erdialdean.