Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
| irudia = San Zernin eliza.JPG
| irudi-oina = San Zernin eliza.
| herria = {{EH-NG}} [[Iruñea]], [[Nafarroa Garaia]]
| herrialdea = [[Euskal Herria]]Nafarroa
| lekua = Iruñea erdigunea
| dn = 42
}}
 
'''San Zernin eliza''' (bertako [[frantziar]] biztanleek erabiltzen zuten izena) edo '''San Saturnino eliza''' [[Nafarroa]]ko ([[Euskal Herria]]) [[Iruñea]] hiriburuko [[Alde Zaharra (Iruñea)|Alde Zaharraren]] erdialdean dagoen eliza [[katolizismo|katoliko]] bat da.
 
Gaur egungo eliza [[arkitektura gotikoa|gotikoa]] [[XIII. mendea|XIII. mendekoa]] da. Hala ere, kokaleku berberean antzinako tenplu bat eta [[XII. mendea|XII. mendeko]] eliza [[arkitektura erromaniko|erromaniko]] bat ere izan ziren. Izan ere, dirudienez, San Zernin eliza Diana jainkosa erromatarrari eskainitako tenplu baten gainean eraiki zen.<ref>«San Zernin eliza, zeina Dianari sagaratutako tenplu erromatar baten gainean eraiki omen zuten, antzinako San Zernin burgoaren erdigune erlijiosoa zen.»<br />(Iturria: [http://www.pamplona.es/verPagina.asp?idPag=139&idioma=2 «San Zernin eliza»], Iruñeko Udalaren webgunea.)</ref>
Elizako dorreez gain, ataria ere nabarmentzekoa da; Done Jakueren eta San Saturninoren tailu ederraz apaindurik dago. Barnealdean, seizatikatutako ganga bat duen nabe [[arkitektura gotikoa|gotiko]] bakar eta oso zabal bat du, bai eta kontrahormen arteko kaperak eta koru jaso bat, eta gehitutako kapera [[barrokoa|barroko]] handi bat ere, eta azken horretan [[XVII. mendea|XVII. mende]] arte klaustro bat izan zen. Kapera hori Bideko Ama Birjinaren omenezkoa da —Iruñeko Andre Maria baita—, eta [[barrokoa|barroko]] erakoa da.
 
San Zernin elizako kanpaiak joz iragartzen dute [[Iruñeko Sanferminak|Sanfermin jaien]] hasiera.
 
== Erreferentziak ==
Anonymous user