Henri Saint-Simongoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Lanak: Barne lotura zuzenketa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
34. lerroa:
Bere ustez, gizakia zekena da eta biziraupena dauka helburu, nahiz eta, gizaki guztiek gizartean gora egiteko helburua duten. Gizarte sozialista utopikoa sortzeko, bere ideien arabera, aurreko ideia horiek hezkuntzaren bidez desagerrarazi beharko lirateke gizakiarengandik. Frantses Iraultzan eta aurreko Erregimen Zaharraren ondorioak ikusita bururatu zitzaizkion ideia horiek: gizarte berria egin beharra zegoen, baina ez liberalismoaren bidetik Frantses Iraultzak proposatzen zuen moduan.<ref>T. Kirkup, ''A History of Socialism'', London, Adam and Charles Black, 1892, 21. or.</ref>
 
Industrialari utopikoa, aristokraziako kide izan arren, aberats eta txiroa izan zen. Bere ustez, industrien jabeak izan behar ziren [[Frantziako Iraultza|Frantses IraultzaIraultzak]]k hasitakoa amaitu behar zutenak: Frantziaren joritasuna ziurtatu behar zutenak, bai nekazaritzan, bai merkataritzan bai eta industria arloan bertan. hauek ordezkatu behar zituzten Erregimen Zaharreko militarrak eta espiritualtasunaren buruan zientzialariek elizgizonak.
 
Hori dela eta, [[industrializazio]]a aztertu zuen lehen egileetako bat izan zen. Bere ustez, industrializazioa ona zen, aberastasuna sortzeko bidea eta ideia horrekin [[Émile Durkheim]] bezalako egileengan eragina izan zuen. Areago, gizarte eredu berri bat sor zezakeela uste zuen eta Estatuak lagundu egin beharko lukeela aldaketa hori. Jabego pribatuaren aldekoa zen, baina norberak irabazitakoa izanda, hau da: [[herentzia (argipena)|herentzia]] eskubidea desagertzearen aldekoa zen (Estatuak jaso zezala dena) eta langileek [[produktibitate]]aren arabera kobratu beharko lukete. Berarentzat bi gizaki mota zeuden: produzitzen zutenak (langileak eta enpresaburuak) eta produzitzen ez zutenak (merkatariak, alferrak, etab.). Gizartea asoziazioan oinarritu behar zen: familia, hiria, nazioa eta nazio desberdinen federazioa. Jabegoa hauen esku egongo zen eta horrela gosea desagertuko zen. Bere ideietan emakumea eta gizona berdinak ziren, biak ziren "gizarteko gizabanakoak", familia (ezkontza bidez), erlijioa eta estatuaren bidez lan egingo zutenak taldean.