Hausa (etnia): berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
|harremana=[[Maguzawa]], [[Dogondoutchi|Azna]], [[Dogondoutchi|Mawri]], [[Gwandara hizkuntza|Gwandara]], [[Ngizim etnia|Ngezzim]], [[Bole hizkuntza|Bole]]; beste [[txadar hizkuntzak|txadar etnia]] batzuk
}}
[[FileFitxategi:Hausa language niger.png|thumb|300px|right]]
[[FileFitxategi:Hausa people nigeria.png|thumb|300px|right]]
'''Hausa etnia''' ([[endonimo]]ak singularrean: '''Bahaushe''' ([[gizon]]a), '''Bahaushiya''' ([[emakume]]a); pluralean: '''Hausawa''' eta orokorra: '''Hausa'''/'''Haoussa'''; [[exonimo]]ak: '''Ausa''', '''Mgbakpa''', '''Kado''', '''Al-Takari''', '''Fellata''' eta '''Abakwariga''') [[Mendebaldeko Afrika]]ko [[etnia|talde etnikorik]] handienetako bat da. [[Nigeria]]ko iparraldean eta [[Niger]]reko hego-ekialdean bizi dira gehien bat, bai eta [[Kamerun]], [[Boli Kosta]], [[Txad]], [[Togo]], [[Ghana]] eta [[Sudan]] estatuetan ere. Nigerian eta Nigerren gehiengoa dira. [[Hausa hizkuntza]] hitz egiten duten taldeak Mendebaldeko Afrika osoan eta [[Hajj]] ibilbidean barrena iparralderantz eta ekialderantz ([[Sahara]] basamortua zeharkatuz) barreiatu dira, eta adibidez [[Agadez]] hirian talde handia osatzen dute. Beste hausa talde batzuk kostaldeko hirietara mugitu dira: [[Lagos]]era, [[Akkra|Accrara]], [[Abidjan]]era, [[Banjul]]era eta [[Cotonou]]ra, bai eta [[Libia]]ra ere, azken 500 urteetan.
 
17. lerroa:
Hausa hizkuntza [[txadar hizkuntzak|txadar hizkuntzen]] taldekoa da.
 
== Historia ==
[[X. mendea]]n jadanik konfederazio batean bilduriko erreinuetan antolaturik zeuden hausak. [[XIV. mendea]]n [[Islam]]a hartu zuten erlijiotzat, eta mende horretan erreinuok zazpi hiri-estaturen inguruan antolatu ziren: [[Kano]], [[Karia]], [[Katsina]], [[Daura]], [[Rano]], [[Gobir]] eta [[Biran]]. Haietatik bi, Kano eta Katsina, garrantzi handiko merkataritzaguneak izan ziren XV. eta XVII. mende bitartean. XVIII. eta XIX. mendeetan merkatari [[burgesia]] finkatuz joan zen bi hiri horietan. XIX. mendearen hasieran, [[Utman den Fobio]] [[fula etnia|fulbe]] eskribaua hausen agintari klasearen aurka matxinatu zen, ustelkeria aitzaki hartuta. Erreforma eta puritanismo islamiarra aldarrikaturik, hausa nekazariak, fulbe abeltzainak eta hirietako burgesia txikia bildu zituen gerra santuaren inguruan. Kano suntsitu (1808) eta inperio bat eraiki zuen. [[Britainia Handia]]k hausa estatuekiko adiskidetasun politika erabili zuen kolonialismoaren garaian. [[Nigeria]]k independentzia lortu zuenean, administrazioa hausen esku geratu zen.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2014/08/11}}
{{erreferentzia zerrenda}}