Harrikatz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
13. lerroa:
[[Fitxategi:Coal resources.jpg|thumb|250px|Atari zabaleko ikatz meategia.]]
Harrikatza erauzteko bi metodo daude: lur gaineko meatzaritza eta lurpeko meatzaritza. Ikatz-hobiaren geologia nolakoa den, bata edo bestea erabiltzen da. Gaur egun, lurpeko meatzaritza da gehien baliatzen dena, baina herrialde ekoizle nagusietako batzuetan
aire zabaleko meategiak oso hedaturik daude. Esate baterako, [[Australia]]ko produkzioaren %80 eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetakoaren]] %67 lur gaineko meatzaritzaren bidez erauzten da<ref name=wcoal>[http://www.worldcoal.org/coal/coal-mining/ Coal mining] World Coal Association. Worldcoal.org</ref>.
 
=== Lur gaineko meatzaritza ===
Lur gaineko meatzaritza, atari zabaleko meatzaritza ere deitua, ikatza lurraren azaletik hurbil dagoenean besteriki ez da errentagarria. Metodo honen bitartez, hobiko ikatzaren ehuneko handiagoa (%90 edo gehiago) erauzten ahal da lurpeko meatzaritzaren bidez baino, ikatz [[zain (geologia)|zain]] guztiak baliagarriak direlako.
 
Atari zabaleko meategiek oso eremu handia har dezakete, neurri larriko makineria erabiliz: dragak, gaineko harri-geruza kentzeko, pala mekanikoak, kamioi handiak, ikatza eta hondakinak garraiatzeko, [[hondeamakina]]k eta garraiagailuak.
 
Lurzorua eta gaineko harri-geruza lehergaien bidez hautsi eta, ondoren, dragak edota pala eta kamioiak erabiliz, kentzen da. Harrikatza agerian dagoenean, zulatu, apurtu eta zerrendaka erauzten da. Azkenik, ikatza kamioi handi edo garraiagailutan zamatzen da, manipulazio plantara edo erabili behar den tokira eramateko<ref name=wcoal></ref>.
 
=== Lurpeko meatzaritza ===
Lurpeko meatzaritzan lan egiteko bi modu nagusi daude: ganbera eta zutabeen sistema eta lantegi luzeena.
* Ganbera eta zutabeen sisteman, "ganbera"-sare bateko harrikatza ateratzen da, tartean ikatzezko "zutabe" sail bat utziz, sabaia eror ez dadin. Zutabeetan, erauzi gabe, ikatz guztiaren %40 gera daiteke (parte bat ondoko fase batean ateratzen ahal da).
* Lantegi luzeen sisteman, ikatz-[[Zain (geologia)|zainaren]] sekzio bateko mineral guztia erauzten da, zizaila-kargatzaile mekanikoak erabiliz. Lanean hasi baino lehen, planifikazioa ezibestekoa da, sekzio osoan geologia egokia dela ziurtatzeko. Ikatza ateratzen ari den bitartean, euskarri hidrauliko batzuek eusten diote sabaiari. Ondoren, euskarriak kendu eta sabaia erortzen uzten da. Metodo honen bidez, hobiko ikatzaren %75 ustiatzen ahal da<ref name=wcoal></ref>.
 
== Erabilpena ==
31. lerroa:
Harrikatza elektrizitatea sortzeko energia iturri nagusia da mundu mailan, bai eta [[karbono dioxido]]aren isurketa iturri handienetakoa ere. Mundu osoko argindarraren %40 ikatzaren bidez lortzen da<ref>Egoitz ETXEBESTE ADURIZ: [http://zientzia.net/site_media/pdf/035_20.pdf «Beltzetik berderako bidean»] Zientzia.net</ref>, eta zenbait herrialdetan ehuneko handiagoa da: Polonian %94, [[Hegoafrika|Hego-Afrikan]] %92%, [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] %77 eta [[Australia]]n %76<ref name=charbon>[http://www.worldcoal.org/bin/pdf/original_pdf_file/coal_resource_overview_coal_french(03_06_2009).pdf Le charbon comme ressource] World Coal Institute. Worldcoal.org</ref>... [[Zentral termiko|Zentral termoelektrikoak]] ikatz meatokien inguruan egon ohi dira produkzio-kostua merkatzeko<ref name=otxoa>Miren OTXOA DE BAKEDANO: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/es_otrosamb/adjuntos/euskal_ikasmaterialgintza/gabirel_jauregi/953003e_Pub_EJ_energia_baliabideak.pdf Energia baliabideak] Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Hezkuntza.ejgv.euskadi.net</ref>.
 
Harrikatza oxigenorik ez dagoen toki batean oso tenperatura altuetan (1000 º&nbsp;°C baino gehiago) erretzean [[koke]]a lortzen da. Hau [[labe garai]]etan erabiltzen da [[altzairu]]a ekoizteko<ref name=charbon></ref>. [[Mundrun]]a, kokegintzako azpiproduktua, koloragarriak, [[intsektizida]]k, leherkariak, plastikoak eta [[bike]]a ekoizteko baliatzen da<ref name=otxoa></ref>.
Harrikatzaren destilazio suntsikorraren bitartez harrikatz-gasa lortzen da. Gas hau, berriki arte, hiri handietako etxeetako erregai
gisa erabili da. Oso toxikoa eta kutsatzailea denez gero, [[gas natural]]ak ordeztu du<ref name=otxoa></ref>. Harrikatzaren likidotzearen bidez, berriz, [[hidrokarburo]] likidoak (petrolio sintetikoa) erdiesten dira.
 
== Ekoizpena ==
126. lerroa:
{| class="wikitable sortable" style="margin:auto; text-align:right;"
|+ '''Harrikatz ekoizle nagusien produkzioa urteko (milioi tonatan)'''
<ref name="BPReview2011"></ref>
|-
! style="width:120pt;"|Herrialdea