«1812ko angloamerikar gerra»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''1812ko angloamerikar gerra''' 1812-1815 urteetan Ameriketako Estatu Batuek eta Erresuma Batuak ([[Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua]] eta kolonia kanadarrak) elkarren kontra egindako gerra izan zen. Borrokak lurrez eta itsasoz gertatu ziren Ipar Amerikako eremuan. Gerrak ez zuen garaile garbirik izan.
 
== Arrazoiak ==
Estatu Batuek egin zuten gerra-deklarazioa, 1812. urteko ekainaren 18an. Horretarako arrazoiak luzaro izan dira eztabaidagai. Estatu Batuek beren herrialde subirano eredua garatu nahi zuten, baina Britaniar Inperioaren itzala luzea zen Atlantikoan, bereziki [[Trafalgarko gudua|Trafalgarko guduguduko]]ko Espainia eta Frantziaren porrotaren ondoren. Orain, britainiarrek itsas blokeoa ezarri zieten Napoleonen [[Frantzia]]ri eta, horrenbestez, Estatu Batuekiko merkataritzari.
 
Bestalde, [[Estatu Batuetako Lehenengo Bankua]]ren gaineko kontrolari buruzko gatazka zegoen, 1811n bertan behera utzi baitzuen Estatu Batuetako kongresuak. Halaber, britaniarrek merkataritza-ontziak eta marinelak derrigorrez errekrutatzen ziharduten [[Royal Navy|Britainiarren Errege Itsas Armadarako]] eta, gainera, britainiarrak Estatu Batuak kontinentean barrena metropolitik aparte zabaltzearen kontra zeuden. Ondorioz, britaniarrek indiar indigenei lagundu zieten.
 
== Gerraren garapena ==
Britainiarren armada [[Napoleondar Gerrak|Europako Gerran]] lanpetuta zegoenez, britaniarrek defentsa-estrategiaz jardun zuten, estatubatuarrek Kanadako lurralde batzuk inbaditu arren, itsasoko erasoz uxatuz. Beraz, estatubatuarrek erabaki zuten [[Kanada]]n lurrez sartzea.
 
Gerrako azken borroka [[New Orleansko gudua]] izan zen 1815eko urtarrilean, nahiz eta ordurako bakea sinatuta zuten alde biek Ganteko Hitzarmenean, baina Europan sinatu zutenez, akordioaren berriak asteak eman zituen Amerikara heltzerako. New Orleasen estatubatuarrak atera ziren garaile, [[Andrew Jackson]]en gidaritzapean.
 
== Emaitza ==
Mugak lehengo horretan geratu ziren, eta alderdi biak garaile sentitu ziren. Kanadakoak (britaniarren kolonia) pozik zeuden, hegoaldeko errepublika berriak menperatu ez zituelako. Estatubatuarrek ere nazio-batasunaren espirituaren indar handia ospatu zuten, baita nazioartean ahaltsuak zirela erakustearren ere. Armada indartsu bakar bat sortzearen aldeko apustua sendotu egin zen, baita botere federala ere aldi berean.
 
Gerrako zorraren mamuak berriz astindu zuen errepublika berria, eta errepublikarrak nahi ez zuten zuloan sartu ziren: bankuen maileguen eta nazioarteko finantzen menpeko bihurtzea. 1816an, [[Estatu Batuetako Bigarren Bankua]] sortu zen kongresuaren erabakiz; 20 urteko baimenaldia eman zitzaion. [[Alderdi Federalista (AEB)|Alderdi Federalista]] desagertu egin zen gerra osteko urteetan, eta Alderdi Errepublikanoa geratu zen jaun eta jabe. Aldiz, biziki areagotu ziren [[Jeffersondar demokrazia|errepublikarerrepublikarren]]ren barneko kontraesanak, eta hainbat fakzio desberdin agertu.
 
Gerraren amaierak berretsi egin zuen Estatu Batuen mendebaldeko hedakuntza [[James Madison]]ek Napoleoni Louisiana erosi ondoren. Era berean, zapuztu egin zuen betiko amerindiarrek Estatu Batuen estatu-funtzionamenduaren antzeko estatu bat, Ohioko lurraldean, sortzeko azken aukera (britaniarrekin aliatu ziren gerran).