Volgako Bulgaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Jatorria: Barne lotura zuzenketak
26. lerroa:
Volgako Bulgariari buruzko lehen eskuko iturriak oso urriak dira, bulgariar erregistroak eurak ez baitira mantendu. Informazio gehiena arabiar, persiar eta errusiar iturri garaikideetatik dator, indusketa arkeologikoetan lortutakoaz gain.
 
Volgako Bulgariaren lurraldea jatorrian [[ugrofinlandiar hizkuntzak|ugrofinlandiar]] jatorriko jendeak populatu zuela uste da. Bulgariarrak toki honetara [[660]] inguruan iritsi ziren, [[Kubrat]]en semea zen [[Kotrag]] [[knankhan (titulua)|khan]]ak zuzendua. Hala ere, bulgariar triburen batzuk mendebaldera bidaiatzen jarraitu zuten, eta zenbait gertakariren ondoren [[Danubio]] ibaiaren inguruan ezarri ziren, gaur egun [[Bulgaria]] deritzonean, non eslaviarrek xurgatu zituzten edo hauekin nahastu ziren, eta non hegoaldeko eslaviar hizkuntza eta ekialdeko fede ortodoxoa hartu zituzten.
 
Aditu gehienek Volgako Bulgariarrak hasiera batean [[jazariarkhazariar|jazariar inperioaren]] basailu izan zirela diote. [[IX. mendea]]ren uneren batean tribuen bateratzearen prozesu bat hasi zen, estatu egitura bat finkatuz, [[Bolgar]] hiriburu bezala zuena, egungo [[Kazan]]etik 160 kilometroko distantziara dagoena. Hala ere, aditurik gehienek ez dute uste bulgariar estatu primitiboa jazariarrengandik erabat independentea zenik azken hauek [[Sviatoslav I.a Kievekoa]]k [[965]]ean suntsitu zituen arte.
 
Bulgariar tribu ezberdinen batasuna lortzeko, jazariarren aurkako bere guduetan aliatu boteretsu bat lortzen saiatzen ari zen aldi berean, Amas knanak [[Al-Muti]] [[Abbastar Kaliferria|Abbastar kalifari]] [[Korana]] ezagutzen zuten eta euren lurraldean [[meskita]]k eraikitzeko gizon eledun eta erlijiosoak eskatu zizkion. Honela, [[962]]ko [[maiatzaren 11|maiatzak 11n]] knanak [[Bagdad]]eko ordezkaria zen [[Ahmad ibn Fadlan]] hartu zuen, lau egun beranduago islama bulgariar estatuaren erlijio ofizial bihurtuz.