Justino I.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: Prokopio
3. lerroa:
'''Flabius Iustinus''' edo '''Justino I.a''' (''k.o.''. [[450]] - [[527]]. urteko [[abuztuaren 1|abuztuak 1]]) [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperioko]] agintaria [[518]] eta [[527]] urteen artean. [[Bederiana]] hiritik gertu zegoen herriska batean jaioa [[Dardania]]ko probintzian, [[Dazia]]ko [[elizbarruti|diozesian]]. Garai hartan Dazia eta [[Mazedonia (argipena)|Mazedoniako]] diozesiek [[Iliriko]]ko [[pretorioaren prefektura]] osatzen zuten barbaroen etengabeko erasoen helburu. Eraso hauengandik ihesi gaztea zen artean [[Konstantinopla|Konstantinopolisera]] iritsi zen. Ejertzitoan izena eman eta bere argitasunari esker azkar gora egin zuen urteen poderioz agintariaren goardiako komandante bihurtu zen arte. Garai hartako agintaria [[Anastasio I.a]] zen. Agintariaren goardia Konstantinopolisen egoitza zuen ejertzitoko atal bakarra zenez eta Justinok zuen izen onari esker [[518]]. urtean Anastasio I.a hil zenean honen oinordeko izendatu zuten Justino I.a agintari izena jaso zuelarik, ordurako hirurogeitamar urte inguru bazuen iada.
 
Justino militar habila bazen ere kudeaketa aproposa burutzeko gaitasunik ez zuenez aholkulari trebeez inguratu zen. Gorteko aholkulari erabakiorrena ezpairik gabe Justinoren iloba izan zen, [[Justiniano I.a|Flabius Petrus Sabbatius]] izenekoa. Justinok iloba oinordeko izendatu zuen eta honek ostera oroitua izango den izena hartu zuen, [[Justiniano I.a|Justiniano]]. [[Prokopio Zesareakoa|Prokopio]] historialariariak dioenez Justino agintari bazen ere Justiniano zen inperioko benetako zuzendaria. Prokopio hala ere oker egon liteke Justinok iloba oinordeko hil baino zenbait hilabete lehenago izendatu baitzuen soilik eta agian garrantzi gehiegi egozten zaio Justinianori bere osabaren aginteaz aritzerakoan.
 
[[525]]. urtean Justinok leinu senatorialeko jendea klase baxuagokoekin ezkontzea debekatzen zuen legea baliogabetu zuen. Legearen baliogabetzeak garai hartan zenbait aristokrata asaldatu bazuen ere osteara eragin handia izan zuen inpeiroarengan zenbait agintarik leinu humileko emazteak izango baitzituzten, bereziki Justinianok zeina [[Teodora]] izeneko iragan ez oso argia zuen dama batekin ezkondu zen. Justiniano eta Teodora inperioarengan eragin handien izan duten agintari-enperatriz bikoteetako bat izan ziren.