Mozambike: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
53. lerroa:
[[Zambezi]] ibaiak Mozambike ipar-mendebaldetik hego-ekialdera igarotzen du, eta bi alde nagusi bereizten ditu lurraldean: iparraldeko lur garaiak eta hegoaldeko lur behereak. Zambezitik iparralderako lurraldean, itsasbazterra meharra da, erdialdea eta iparraldea goi-lautada bat da, gehienez ere 600 m garai eta ibar sakonek hautsia dena, eta mendebaldea menditsua da (2.000 m inguruko mendiak).
 
Zambezitik hegoalderako lurraldean, berriz, itsasbazterra oso zabala da, zelaia edo muinoduna eta hareatsua, eta lurraldearen ia zabalera osoa hartzen du hegoaldeko muturrean; mendebaldeko muga inguruan, ordea, '''[[Gorongosa''']]ko mendietan, Mozambikeko mendirik garaienak daude (Binga mendia, 2.436 m). Zambezi ibaiaz gainera, Mozambikeko beste ibai nagusiak, iparraldetik hegoaldera, Rovuma, Lurio, Ligonha, Save eta Limpopo dira.
 
=== Klima eta landaredia ===