Immunologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
46. lerroa:
== Historia ==
[[File:Monocyte.png|thumb|Bi [[monozito]]]]
Eritasun infekzio-eragile batzuek, [[izurri beltzakbeltza]]k, [[tifus]]ak Lurreko eremu heze batzuetan, [[baztanga]]k, [[kolera]]k, [[malaria]]k eta bestek, izugarrizko sarraskiak eragin dituzte gizadiaren historian zehar.
 
[[Antzinaroa|Antzinatean]], eritasunaren jatorria arrazoi mitiko eta erlijiosoei lotzen zitzaien; ideia horrek duela gutxi arte iraun du: antzina jainkoak lasaitu behar ziren, [[Erdi Aroa]]n bekatua aurkitu eta garbitu behar zen. Bestalde, antzina-antzinatik gauza jakina zen eritasun infekziodun zenbait gainditzen zituzten pertsonak immune bihurtzen zirela eritasun horiekiko. Jakina zen orobat izurri batzuk besteak baino gogorragoak izaten zirela, baztangarena, adibidez. Horren ondorioz, baztangaren inokulazioa hasi ziren egiten, inokulazio gaia baztanga arina izan zuten gaixoetatik hartuta; bariolizazio deitzen zitzaion horri.
 
Saio enpiriko horiek guztiak kontuan hartuta, XVII. mendean hasi zen gauzatzen eritasun infekziodunen ezagutza zientifikoa; [[Edward Jenner|Jenner]], [[Robert Koch|Koch]] eta [[Louis Pasteur|Pasteur]] izan ziren immunologiaren aitzindariak. Jennerrek (1749- 1823) medikuntzaren mugarri bat ipini zuen, XVIII. mende bukaera aldean lehen txertoa[[txerto]]a ipini zuenean. Garai hartan oso zabaldua zegoen behi baztanga izandako pertsonak (behiak jezten zituztenen artean asko izaten ziren), libre geratzen zirela giza baztanga beldurgarritik. Jenner ausartu zen bariolizazioa egiten aldez aurretik behi baztanga ipini zion haur bati, eta ez gaixotzea lortu zuen. Immunizazio mota hori azkar zabaldu zen XIX. mendean zehar, eta beste eritasun infekziodunen kontrako [[txerto]]en bilaketa bultzatu zuen. Ez zen ordea aurrerakuntza zientifikorik lortu ia, saio haiek ez baitzuten behar bezalako oinarri teorikorik.
 
Izan ere, ez zen ezagutzen ez eritasunaren zergatia, ez nola lortzen zuen txertoak inmunizatzea. Gogora dezagun garai hartan ez zela oraindik gaixotasunaren [[mikrobio]] teoria garatu, eta oraindik ere bizi-bizirik zegoela [[berezko sorkuntza]]ren teoria.
 
XIX. mende osoan zehar landu zen eritasun kutsagarrien jatorriaren arazoa. Oraindik ere indar handia zuen eritasun horien jatorria faktore abiotikoei egozten zien joerak: izurri aldietan eguratsak edo lurrak izaten omen zuen aldaketari, zelulen aldaketa fisiokimikoari, etab. Nolanahi ere, gero eta gehiago ziren jatorria mikrobioetan zegoela adierazten zuten aurkikuntzak: [[Jakob Henle|Henlek]], 1840an, kutsaduraren eragilea izaki bizi bat zelako ideia proposatu zuen; 1845an Davainek bakterioak[[bakterio]]ak aurkitu zituen [[karbunko]]az gaixo zeuden behien odolean; Snowek pentsatu zuen 1854ko [[kolera]] izurriak hirietako ur zikinetan ugari zebilen eragile organikoren batean zuela sorburua.
 
Kochen lanek (1843-1895), sekulako garrantzia izan zuten mikrobioaren ideiaren garapenean. 1872tik aurrera karbunkoaren eragilearen ikerketan jardun zuen; eritasun hori eragiten duen baziloa zein zen aurkitu zuen, baziloaren formak aurkitu zituen (baita esporak[[Endospora|espora]]k ere), eta karbunkoarekin duten erlazioa frogatu zuen. Metodologiaren aldetik ere ekarri handiak egin zizkion zientziari, hala bakterio haztegiak, bakterio mota desberdinak bakartu eta hazi ahal izateko.
 
Pasteurrek[[Pasteur]]rek (1822-1895) egin zituen aurkikuntza erabakigarriek behin betiko zabaldu zuten eritasun infekziodunak mikrobioek eraginak zirelako teoria. Lehen lanekin, [[Hartzidura|hartziduren]] eta mikrobioen arteko erlazioa frogatuz, izaki bizien berezko sorrera ukatu ahal izan zuen. 1880tik aurrera egin zituen karbunkoaren gaineko aurkikuntzak, mikrobioen teoria finkatu zutenak. Oiloen koleraren kontrako txertoa ere prestatu zuen (Jennerren aurreko aurkikuntzaren ohorez [[txerto]] izena, {{lang|fr|''vaccin''}} frantsesez, proposatuz), karbunkoaren eta errabiaren kontrakoa.
 
Pasteurrek ipini zituen, beraz, immunologiaren oinarri zientifikoak. Kontuan izan behar da garai hartan [[immunitate]] kontzeptua oso lotua zegoela mikrobioarenari, hori baitzen "organismoek duten ahalmena gorputzean barneratu den edozein gorputz arrotzi (mikrobioei) uko egiteko".
 
Koch eta Pasteurren lanen ondorengo bi hamarraldietan bakterio eritasun gehienen eragileak aurkitu ziren, batez ere alemaniar eskolan, eskola frantsesak gehienbat immunizazio arazoak lantzen baitzituen. Joan den mendearen bukaeran baziren bi teoria elkarren kontrakoak defentsa immunologikoko mekanismoen inguruan: [[Elie Metchnikoff|Metchnikoffen]] [[fagozito]]ena, garrantzi handiena gure gorputzeko zelula defentsako mekanismoei ematen ziena, eta [[Emil von Behring|Behringen]] teoria serologikoa, odol serumean diren gai kimikoetan oinarrituriko defentsa baten alde egiten zuena; "antitoxinak" ziren gai horiek, geroago [[antigorputz]] izendatuko zirenak. Geroxeago frogatu zen bata zein bestea, bi mekanismoak, jokatzen dutela.