Kuado: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketak
1. lerroa:
'''Kuadoak''' (quadi [[latin]]ez), tribu germaniar txiki bat zen. Tribu honi buruz dauden berriak, soilik erromatar istorioetan oinarrituak daude. Ez dago, adibidez, kuadoei eman ahal zaizkien hondakin materialik, edo ezberdintzeko erabil daitezkeenik.
 
Kuadoen historia, hasieratik (hau da, erromatarrekin kontaktuan sartu zirenetik), azkoz tribu handiagoa zen [[markomano]]enarekin estuki lotua dago. Beharbada, [[Meno ibaia|Meno ibaitik]] iparraldera zegoen eskualderen batean jatorria zutenak, kuadoak eta markomanoak, egungo [[Moravia]], Mendebaldeko [[Eslovakia]] eta [[Austria Beherea|Behe Austria]]ra joan ziren, nondik bertako herri zeltak kanporatu zituzten. [[Estrabon]]ek zein [[Tazito]]k, erreferentzia laburra egiten diete kuadoei euren liburuetan.
 
Erromatarrekin izan zituzten borrokek, bultzada ba izan zuten [[167]]an, [[lombardiar|lonbardoek]] [[Danubio]] zeharkatu zutenean, [[Mesia]] erromatar probintzia inbadituz. Lehen eraso hau (urrundua izan zena), ezingo zen kuadoen baimenik gabe gertatu, hauen lurraldea zeharkatu behar izan baitzuten, eta muga behartzeko saiakera ugariren abiapuntua suposatu zuen.
 
Handik gutxira, kuadoek eta markomanoek, beste tribu batzuekin batera, erromatar armada garaitu eta egungo [[Trieste]]tik gertu dagoen [[AquileaAquileia]] hiria setiatu zuten. Erromatarrek, beranduago, egoera berrorekatzea lortu zuten, eta [[Marko Aurelio]] enperadoreak bakea adostu zuen Danubioren ertzetako tribuetako batzurekin, horien artean kuadoak zeudelarik. Bakeak ez zuen luze iraun, eta erromatar enperadoreak [[Bohemia]]ra bultzatzea lortu zuen. Kanpaina hau, baina, Marko Aurelioren heriotzak eten zuen [[180]]an.
 
Ikerketa arkeologikoek, suebiar tribuen gorpu errausketa errituak, horien artean kuadoak zeudelarik, Bohemian, [[400]]. urte inguruan egiaztatzeari utzi zitzaiela adierazten dute. Datu hauek, suebiarrek egin zuten migrazioarekin bateragarriak dira eta soilik [[Ozeano Atlantikoa]]ren ertzean amaitu zena, [[Gallaecia]]n eta [[Lusitania]] iparraldean, non, [[410]]ean, [[Ermeriko]]k suebiar erresuma sortu zuen.