Kanariar Uharteetako konkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
26. lerroa:
}}
'''Kanariar Uharteetako konkista''', [[1402]]-[[1496]] artean [[Gaztelako Koroa]]k burututako [[Kanariar Uharteak|Kanariar Uharteen]] konskista izan zen. Prozesu honetan bi aldi bereiztu daitezke: '''Jauntxoen Konkista''', [[basailu]] akordio baten truk [[noblezia]]k burutua, eta '''Errege Konkista''', jada [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoen]] garaian Koroak berak zuzenean burututakoa.
 
== Aurrekariak ==
[[Antzinaro]]an jada mediterranear mundua eta [[Kanariak|Kanarien]] arteko kontaktua egon ziren, baina [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]]ren gainbehera eta ondorengo desagertzearekin batera hartu-eman horiek eten egin ziren. Horrek ez du esan nahi uharteak guztiz isolatuak egon zirenik edota haien berririk ez zegoenik. [[Erdi Aro]]an, Kanariar Uharteetako lehenbiziko berriak haiek izan litezkeen atlantiar uharteei buruzko arabiar iturrietatik datoz. Argi dagoena da, uharteen izatearen ezagupenak ez zuela [[guantxe|bertakoen]] kultur isolamendua aldarazi.
 
[[XIII. mendea]]ren amaieratik aurrera uharteek europar itsasgizonen bisitak izan zituzten. Berdeskrubrimendu honen arrazoiak honako hauek dira:
 
* [[Europa]]ko zenbait eskualdeen zabalkunde ekonomikoa ([[Genova]], [[Aragoiko Erresuma]], [[Gaztelako Erresuma]], [[Portugalgo Erresuma]]) eta hauek itsasibilbide seguruak ezartzeko zuten beharra, bai Ekialderuntz, [[zeta]] eta [[espezia]] bila, nahiz [[Afrika]] barneruntz, [[urre]] eta [[esklabo]] bila, honela [[turkiar]]ren kontrolpean zegoen Ekialdeko Mediterraneoko lurraldeak ekidinez.
 
* Nabigazio teknika berrien garapena ([[Iparrorratz]]a, [[astrolabio]]a, [[korasta lema]], [[karabela|koka-karabela]]) eta [[portulano]]en bidez [[kartografia]]ren garapena, haietako batean, han zuzen ere, [[1375]]ko [[Cresques Abraham]] judu mallorkarraren [[Kataluniar Atlasa]] deritzonan, Kanariar Uharteak jada gaur egungo izenekin agertzen dira.
 
* Arrazoi ideologiko eta politikoak: Hegoaldeko Europako [[monarkia]]k hedapen fasean zeuden. Iberiar Penintsulako erresumen kasuan, lurralde hedapenak [[musulman]]darren aurkako borroka eta errekonkista dinamikari erantzuten zion. Hortaz lurralde hedapenak [[kristautasun]]aren defentsarako gurutzadak bultzatutako errege boterearen berrindartzea suposatzen zuen.
 
[[Kategoria:Kanariar Uharteetako konkista]]