Britaniako erromatar konkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Aurrekariak: Barne lotura zuzenketa: Hamabi zesarren bizitzak
t →‎Garaipena eta hegoaldearen konkista: Barne lotura zuzenketa: Britaniko
54. lerroa:
Medwayko guduan porrota jasan ondoren britoiak [[Tamesis]] ibaira atzeratu ziren, atzetik erromatarrak zituztela eta gaur egungo [[Essex]] konderriko lurraldean barna atzeraka zihoazela erromatarrek britoi ugari hil zituzten. Ibaiak zeharkatu eta britoien atzetik joateko erromatarrek zubi finkoa edota aldi baterako zubia eraiki ote zuten ezezaguna da, baina erromatarren agindupeko [[batavi]]ar dibisio batek ibaia zeharkatu eta indar independente bat eratu zuela ziurtasunez badakigu, hortaz, zubi baten eraikuntza litekeena da.
 
Tamesis ibaiko porrotaren ondoren [[Togodumno]] britoi buruzagia hil zenean, Plauziok erasoaldia gelditu eta [[Klaudio]] enperadoreari azken erasorako berarekin elkartzeko mezua igorri zion. [[Dion Kasio]]k idatzitakoaren arabera, Togodummo buruzagiaren heriotza mendekatzeko irrikaz zeuden britoien berpizkundea garaitzeko Paluzio jeneralak Klaudioren babesa behar omen izan zuen. Halere, Klaudio enperadorea izatez ez zen militarra. [[Klaudioren Arkua]]n Klaudiok britoi erresistentziako hamaika buruzagien errendizioa inolako galera bat bera ere izan gabe jaso zuela irakur liteke.<ref>[[Wikisource:Arch of Claudius|Klaudioren Arkua]]</ref> [[Suetonio]]k dioenez, Klaudiok britoien errendizioa gudu bat beran ere egon gabe jaso omen zuen.<ref>[[Suetonio]] ''Hamabi Zasarren bizitza, Klaudioren Bizitza'' [http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/Suetonius/12Caesars/Claudius*.html#17 17]</ref> Plauzio jeneralaren trebezia militarraren ondorioz catuvellaunoak ia garaituak izatea litekeena da, honek Klaudiori [[Camulodunum]] hirirako azken martxa garaile gisa burutzeko aukera eman ziolarik. Dion Kasioen hitzetan, Klaudio enperadorak abagune hartarako Erromatar Inperioko urrutiko lurraldeetatik [[Elephantidae|Gerra elefanteak]] ekarriarazi omen zituen, (nahiz eta [[Erresuma Batua]]n haien aztarnarik topatu ez den izan), bai eta bertako matxinatuen beste matxinada bat ekidin zuen armamentu astuna ere. Britaniako hego-ekialdeko hamaika buruzagi enperadorearen aurrean errenditu ziren, eta Klaudio enperadorea [[Kamuloduno]] britoi buruzagiarekin batera [[Erroma]]ra garaipena ospatzera itzuli zen. Bestalde, [[Karatako]]k ihes egin eta urruneko mendebaldeko lurraldeetatik erromatar inbaditzaileei erresistentzia egiten jarraitu zuen. Klaudioren garaipenaren omenez, [[Britaniko|Klaudio Tiberio Germaniko]], enperadorearen semea, ''Britanico'' ("Britaniar") ohorezko tituluaz saritua izan zen.
 
== 44-60 urteak ==