Erromatar Eliza Katolikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Etimologia: Barne lotura zuzenketa: Ignazio Antiokiakoa
t →‎Europaren kristautzea: Barne lotura zuzenketak
67. lerroa:
[[Antzinako germaniarrak]] kristautzeko prozesuan, lehenengo pausoak [[Erromatar Inperioa]]n bertan eman ziren, honek eta honen erlijio kristauak zeukan ospea zirela eta. Hala ere, eskala txikiko banan banako konbertsioak izan ziren.
 
[[IV. mendea]]n gertatu ziren lehendabiziko kristautze masiboak, [[godo]]ek [[arrianismo]]a (Eliza Katolikoak [[heresia]] izendatutako adar kristau bat) hartu baitzuten. Kristautasun katolikoa bere erlijiotzat jo zuen lehen herri germaniarra [[frankoak]] izan ziren, [[496]]an edo [[498]]an [[Reims]]en batailatu zenean. Hala ere, [[VII. mendea]]n ere hainbat usadio paganok bizirik zirauten. [[Lombardiar|Lonbardarrak]] ere, [[Italia]]n sartzerakoan, [[VI. mendea]]n, kristautu ziren.
 
Nolanahi ere, horren aurretik [[Irlanda]]ko kristautzea iritsi zen, [[Patrizio Irlandakoa|San Patrizioren]] eskutik [[V. mendea]]ren lehen erdialdean. Irlanda, kontinenteko mugimenduetatik at egon arren, azkar kristautu zen, eta [[590]] inguruz geroztik misiolari andana abiatu ziren bertatik [[Europa]] (Britainia Handia eta Germania batik bat) kristau bihurtzera. [[Britainia Handia]]ren konbertsioa [[Gregorio I.a Aita Santua|Gregorio I.]] [[Aita santu|Aita Santuak]] [[Kent]]era bidalitako komisio batekin hasi zen [[596]]an. [[X. mendea|X. mendera]] arte, hein handi batean era independientean, irla kristautzean jardun zuten.
 
Kontinentean, frankoak kristaututa, [[saxoi]]ak bortizkeria erabiliz konbertitu zituen [[Karlomagno|Karlos Handiak]] [[VIII. mendea]]ren amaieraldean. [[Eskandinavia]]ri dagokionez, lehen misiolariak VIII. mendean iritsi ziren, baina [[XII. mendea|XII. mendera]] arte ez zen burutu. Samiek, ordea, [[XVIII. mendea|XVIII. mendera]] arte pagano jarraitu zuten. [[Baltikoa|Baltikoko]] herriak ere bortizki konbertitu zituzten [[Iparraldeko Gurutzadak|Iparraldeko Gurutzaden]] bidez, [[alemaniarren ekialderako hedapena|alemaniarrak ekialdera hedatzen]] ziren bitartean. [[Polonia]]ko erregeak, Mieszko I.ak [[966]]an onartu zuen, bere boterea indartuko zelakoan. [[XIII. mendea|XIII. menderako]], erromatar katolizismoa Poloniako erlijio nagusia zen. Hungariako Erresuma (egungo [[Hungaria]] baino handiagoa) [[970]] eta [[1038]] bitartean kristautu zen.
75. lerroa:
[[Bulgaria]], mendebaldeko eta ekialdeko elizen artean, [[Bulgariako Boris I.a|Boris I.aren]] agintaldian hasi zen konbertitzen ekialdeko elizaren eskutik. Eliza horrek egungo [[Bielorrusia]], [[Errusia]] eta [[Ukraina]] ere kristautu zituen, [[VIII. mendea]]n hasita. Nolanahi ere, [[980]] inguruan hartu zuen kristautasuna Vladimir Handiak, eta prozesua [[XIII. mendea|XIII. mendera]] arte ez zen burutu.
 
[[Islam]]a erlijio nagusia zuten tokitan ere hedatu zen kristautasuna Erdi Aroan. Hala, gertatu zen [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulan]] [[722]]tik ([[Covadongako gudua|Covadongako borroka]]ren ustezko data) [[1492]]ra arte, non [[Granada (argipena)|Granada]], zutik zirauen azken erresuma musulmana, erori zen. [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]] prozesu berdintsua gertatu zen, era handiagoan, lehen aldiz [[1095]]ean [[Urbano II.a Aita Santua|Urbano II.ak]]k deitutako [[Gurutzadak|Gurutzaden]] bidez. Nolanahi ere, Ekialde Hurbilean eratutako estatu kristauek gainbehera izan zuten, [[Bizantziar Inperioa]]k [[Otomandar Inperioa|Otomandarren]] aurrean ([[1453]]) egin zuen bezala. Prozesu horretan, kristautasunak atzera egin zuen islamaren mesederako.
 
==== XI., XII. eta XIII. mendeak ====