Goi Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Lehendabiziko fasea: Barne lotura zuzenketak
t →‎Karolingiarrak: Barne lotura zuzenketa: Toursko gudua
40. lerroa:
== Karolingiarrak ==
[[Fitxategi:Frankish Empire 481 to 814-eu.svg|thumb|right|250px|Frankoen Inperioa 481etik 814 arte.]]
[[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]]ren desagerpenaren ondoren sortu ziren erresumen artea, [[frankoak|frankoena]] boteretsuena izan zen. Hala ere, [[VI. mendea|VI.]] eta, batez ere, [[VII. mendea|VII. mendeetan]] barne borroka andana gertatu ziren erresuma horren eratorritako [[Neustria]] eta [[Austrasia]] izeneko erresumen artean. Azkenean, [[Merovingiar leinua|merovingiar]] errege horien boterea oso ahulduta suertatu zen, haien menpe teorikoko seneskalen mesederako. Seneskal horietako bat [[Karlos Martel]] izan zen, [[musulman]]ak [[Toursko gudua|Toursko bataila]]n garaitu zituena ([[732]]). Honen semeak, [[Pepin Laburra]]k, boterea ''de jure'' hartu zuen azkenean [[752]]an, zilegizko erregea, [[Txilderiko III.a]], kanporatuta.
 
Nolanahi ere, [[Karolingiar leinua|karolingiarren]] errege nabarmenena Pepinen semea izan zen, [[Karlomagno|Karlos Handia]] edo [[Karlomagno]] zeritzona. Boterea [[768]]an hartuta, laster konkista-kanpainari ekin zion: [[Iparraldeko Italia]] ([[774]]), [[Iberiar penintsula]]ko iparraldea ([[Bartzelona]] [[800]]ean konkistatu zuen, baina [[Orreagako gudua (778)|Orreagako guduan]] -[[778]]- galtzaile atera ziren frankoak), zein [[saxoi]]en, [[bavariar]]ren, [[avarar]]ren eta [[eslaviar]]ren aurkakoak. Hori zela eta, Karlos Handiaren mendean lurralde itzela geratu zen, [[Antzinako Erroma|erromatar garaietatik]] ezagutzen ez zen bezalakoa. Honela, [[800]]ko gabonean, [[Aita santu|Aita Santuak]] Karlos Handia enperadore izendatu zuen, hain handia ikusten zen bere boterea. Lurralde eskerga horretan justizia-sistema berria, eliza-erreforma (liturgia bakarra izan zezan) eta kultura-suspertzea bultzatu zituen Karlos Handiak. Izan ere [[Karolingiar Pizkundea]]z hitz egiten da garai honetako kulturaz mintzatzerakoan.