Jokin Altuna: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
tNo edit summary |
||
19. lerroa:
}}
'''Jokin Altuna Altuna''', [[pilota]] arloan '''Altuna III.a''' deituraz ezaguna ([[Amezketa]], [[Gipuzkoa]], [[1996]]ko [[martxoaren 27]]a)<ref>{{es}} [http://www.aspepelota.com/noticias/noticia.php?no_codigo=75241&no_tipo=1 «Altuna debutará ante Titin III»], ''Aspepelota.com'', 2014-05-30.</ref> [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesionala da. Aurrelari aritzen da, [[Aspe (enpresa)|Aspe]] enpresarekin.
Debutatu zuenetik bost hilabete betetzerako, profesionaletako bere lehen finala jokatu zuen: [[Bigarren Mailako Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa|Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa]], [[Iñaki Artola]]ren aurka.<ref>Joseba LEZETA: [http://www.diariovasco.com/deportes/pelota/201411/17/altuna-artola-promozio-mailako-20141117154425.html «Altuna-Artola Promozio mailako finala Donostian jokatuko da»], ''Diario Vasco'', 2014-11-17.</ref> Artola gailendu zitzaion, 22-8.<ref>Ander GARTZIA: [http://www.berria.eus/paperekoa/1825/036/001/2014-11-23/etorkizun_oparoko_txapela.htm «Etorkizun oparoko txapela»], ''Berria'', 2014-11-23.</ref> Profesionaletan egin duen lehen urtean asko hobetu zuen defentsan (bereziki ezkerrez, debutatu berritan hutsunerik handiena zuen hartan), eta gorputzez indarra eta eusmena hartu ditu; horri esker, 2015eko uda bikaina izan zen Altunarentzat, eta udako torneoetako bi finaletara iritsita, irailean [[San Mateo jaietako torneoa|San Mateokoa]] irabazi zuen, [[Merino II.a]] lagun zuela.<ref>Asier {{maiuskula_txiki|Imaz}}: [http://ataria.info/amezketa/1443690780526 «Jokin Altuna: "Gauza asko dauzkat hobetzeko"»], ''Tolosaldeko Ataria'', 2015-10-01.</ref>
|