Erdi Aro Klasikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Barne lotura zuzenketa: Aristoteles
10. lerroa:
[[XI. mendea]]n, [[Alpeak|Alpeen]] iparraldean, lurralde berrietan finkatzen hasi zen jendea. Izan ere, Erdi Europako baso eta oihan itzelak mozteari ekin zitzaion, nekazaritzarako lurrak lor zitezen. Aldi berean, populazioa [[Frankoen Inperio]]tik kanpo atera zen, [[Elba (ibaia)|Elbaz]] haratago. Honela, lurralde alemaniarrak hirukoiztu ziren. [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilera]] migratu ziren europar ugari [[Gurutzadak|Gurutzadei]] esker. [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulan]], mairuei lurrak kendu ahala, hegoaldera jotzen zuen iparraldeko populazioak. [[Italia]]ko hegoaldean ere, normadiarrek konkistak burutu zituzten.
 
Garai honetan, hainbat erresuma nabarmendu ziren, batez ere [[Frantzia]] eta [[Ingalaterra]], baina Italiako [[hiri-estatu]]ek ere paper garrantzitsua jokatu zuten. [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoak]] gerra-deia egin zuen, [[Lur Santua|Lurralde Santuak]] turkiarren mendetik kentzeko. Aita Santua [[Germaniako Erromatar Inperio Saindua]]ren aurka ere borrokatu zen, bien artean nagusitasuna nork zuen. Arabiarrekiko hartu-emanei esker, Antzinateko kultura berriro estalgabetu zen, batik bat [[Antzinako Erroma]]ko legedia eta [[AristoteteleAristoteteles]]nen lana, zeinek eragin handia izan zuen [[Tomas Akinokoa]] eta beste adituen gainean [[Eskolastika]] izeneko filosofia-eskola garatzean.
 
== Europako susperraldia ==