Erdi Aro Klasikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Paris_Notre-Dame,_July_2001.jpg|thumb|right|250px|[[Paris]]ko Notre Dameko katedrala.]]
'''Erdi Aro Klasikoa''', '''Erdi Aro Betea''' edo '''Tarteko Erdi Aroa''' [[Europa]]ko historian historialariek [[XI. mendea|XI.]], [[XII. mendea|XII.]] eta [[XIII. mendea|XIII. mendeei]] ematen dieten izena da. [[Goi Erdi Aroa|Goi]] eta [[Behe Erdi Aroa]]ren artean kokatzen da beraz.
 
Gutxi gorabehera, [[1000]]. urtez geroztik, Mendebaldeko Europan ez ziren [[migrazioen Garaia|barbaroen inbasioak]] gehiago nozitu, mongolen salbuespen laburra izan ezik. [[Bikingo]]ak [[Irlanda]]n, [[Britainia Handia]]n, [[Frantzia]]n eta beste toki askotan finkaturik zeuden, eta [[Eskandinavia]]n erresuma kristauak garatu ziren. [[Hungaria]]rren erasoei [[X. mendea]]n eman zitzaien amaiera, eta 1000rako, Hungariako erresuma kristaua sortu zen. Horri esker, egonkortasun politiko eta ekonomiko irabazi zen.