Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Elizaren gorabeherak: Barne lotura zuzenketa: Oxfordeko Unibertsitatea
t →‎Elizaren gorabeherak: Barne lotura zuzenketa: Konstanzako kontzilioa
217. lerroa:
[[Filipe Ederra]]ren garaietatik, [[Aita santu|Aita Santuak]] frantziar koroaren azpian geratu ziren. Izan ere, [[1309]]an, [[Petri (apostolua)|San Petriren]] ondorengoen egoitza [[Erroma]]tik [[Avignon]]era eraman zuten. Honi, ''Aita Santuen Babiloniako presoaldia'' ([[judu]]en [[Babiloniako presoaldia]] gogoraraziz) deitu zitzaion. Azkenean, [[1377]]an, Aita Santuak Erromara itzultzea erabaki zuen. Alabaina Avignonen eta Erroman Aita Santu desberdinak aukeratu zituzten, eta, ondorioz, [[Mendebaldeko Zisma]] ([[1378]]-[[1417]]) sortu zen.
 
[[KonstanzekoKonstanzako Kontzilioakontzilioa]]n ([[1414]]-[[1418]]) Aita Santu bakarra ezarri zen berriro. Kontzilio edo biltzarren sistema aintzat hartu zen Elizaren barneko arazoak konpontzeko, baina berehala arbuiatu zen. Batasun berria gorabehera, Mendebaldeko Zismak kalte handia eragin zuen kristautasunean barnan.
 
Eliza Katolikoen arazoak konpondu nahian, barnetik erreformatzeko hainbat mugimenduak sortu ziren. Horietako bat [[Oxfordeko Unibertsitatea|Oxfordeko Unibertsitate]]ko irakasle [[John Wyclif]]ena ([[1325]] inguru - [[1384]]) izan zen. Wyclifek adierazi zuen [[Biblia]] baino beste autoritate-iturririk ez zegoela erlijio auziei zegokienez. Halaber, [[transubstantziazio]], [[zelibato]] edo [[indulgentzia|indulgentzien]] aurka mintzatu zen. [[Ingalaterra]]n jarraitzaleak, [[lolardarrak]] izenekoak, lortu arren, azkenean bertan behera geratu zen mugimendua.