Islamdar arte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Miniaturak: Barne lotura zuzenketa: Abbastar Kaliferria
28. lerroa:
==Miniaturak==
[[File:Khamseh Nizami 001.jpg|thumb|''Khamsa Nizamikoa'', persiarra, 1539-43]]
VIII. eta XIII. mendeen bitartean pintura musulmanak izan zuen bilakaera ezezaguna da erabat, oso aztarna gutxi iritsi baitira gaur egun arte. Musulmanek, [[omeiatar Kaliferria|omeiarren]] eta [[Abbastar Kaliferria|abbas]]tarren garaian, [[pergamino]]a eta [[papiro]]a erabili zuten beren kultura zabaltzeko. Baina berehala ikasi zuten [[paper]]a egiten, eta material merkea izaki zabalik, zuten beren kultura [[eskuizkribu]]en bidez hedatzeko bidea. XIII. mendea arte gai zientifikoak bakarrik lantzen ziren. Arabiarrek [[bizantziar Inperioa|bizantziarrengandik]] jaso zituzten eskuizkribu horiek [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]], eta [[arabiera]]ra itzultzen zituzten. Testuarekin batera irudiak ere kopiatzen zituzten, diagramak nahiz irudi figuratiboak izan. Kaligrafo trebe batek erraz marraz zitzakeen irudiak, testuak horretara behartuz gero, eta horregatik ez zuen pentsatzen pintore zenik, alegia, Alaren aurrean higuingarri zenik. Baina 1230etik aurrera sormenezko lanak ilustratzen hasi ziren, eta horrek aukera handiagoak ematen zizkien. Era horretako ilustrazioek 1230-1350 urte bitarteetan lortu zuten goreneko maila. Garai horretan bi liburu dira aipagarriak : ''Magamat'' eta ''Izalila iun-Drnanta''{{erref behar}}.
 
== Erreferentziak ==