«Jesus Maria Leizaola»: berrikuspenen arteko aldeak

Gaztetandik [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] alderdiko kide izan zen, eta [[Espainiako Gorteak|Espainiako Gorteetako]] diputatua izan zen [[Gipuzkoa]]tik [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren garaiko lehen legegintzaldian. [[1933]]an diputatu hautatu zuten berriro, baina dimisioa eman eta [[Gipuzkoako Foru Aldundia|Gipuzkoako Aldundiko]] Idazkaritza hartu zuen. [[1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua|1936ko Autonomia Estatutua]] onartu zelarik, Zuzentza burukidea izendatu zuen [[Jose Antonio Agirre]] Lehendakariak. Frankistek Bilbo inguratua zutenean, behin-behineko Defentsarako Batzordeko lehendakari izendatu zuten.
 
[[1937]]an Agirre Lehendakariak [[Frantzia]]ra erbesteratzeko agindua eman zion Leizaolari. Frantzian euskal iheslariei laguntzen jardun zuen eta [[1946]]an Agirre lehendakariak ogasun burukidea izendatu zuen. [[1960]]an Agirre hil zenean, erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzako Lehendakari hautatu zuten, erbestean. [[1979]]ko [[abenduaren 15]]a arte ez zen [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrira]] itzuli<ref>[http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-contlehe/eu/contenidos/informacion/v2_sedes/eu_sedes/sedes.html Egoitzak. Lehendakaritza.] {{eu}}</ref> eta [[Carlos Garaikoetxea Urriza|Carlos Garaikoetxea]] lehendakariari zilegitasun osoa eman zion. 1980an Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarkide hautatu zuten. Handik urtebetera, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]]n sartu zen eta sarrera hitzaldian ''La euritmia en la poesía vasca y sus relaciones con otras Bellas Artes'' lana irakurri zuen. ''Euzkadi, Gipuzkoarra, Argia, El Día, Yakintza, Eusko-Enda. Euzko-Deia, Alderdi, Diario Oficial'' eta ''Gudari'' aldizkarietan eman zituen argitara artikuluak.
 
== Toki izenak ==
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hainbat Udalekudalek Leizaola lehendakaria gogoratu nahi izan dute beraien kaletegian.
 
* {{EH-BI}} [[Berango]]: Kalea.
== Liburuak ==
* ''Literatura Vasca'' (1923);
* ''Contribución vasca a la ciencia y al derecho'', (1935);
* ''La frontera vasca contra los moros'' (1937), ''Contribución de los vascos a la formación y a la ciencia del Derecho'', (1937);
* ''Economía vasca'', (1937);
* ''Euzkadik Iberia lurraldeko erriak alkartu '', (1945);
* ''Estudios sobre la poesía vasca'', (1951);
* ''La poesía vasca en las Bellas Artes'', (1951);
* ''La Crónica en la poesía popular vasca'', (1961);
* ''Líneas generales de la formación de la economía vasca en la historia hasta hoy'', (1962);
* ''1808-1814 en la poesía popular vasca y otros estudios'', (1965);
* ''Acontecimientos del s. XX en poetas euskéricos'', (1974);
* ''Crónicas y romances en la poesía euskérica'', (1981);
* ''La marina civil vasca en los siglos XIII, XIV y XV '', (1984).
 
== Iruditegia ==
2.653

edits