Encyclopédie: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Aurrekariak: Barne lotura zuzenketa: Ephraim Chmabers
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
15. lerroa:
 
Entziklopedia egitura eta gaien arabera sailkatzeko, Diderotek eta D'Alembertek ''[[Novum organum]]''-en ([[1620]]) [[Francis Bacon]]ek adierazten duen ''giza ezagutzen zuhaitza'' hartzen dute, eta [[René Descartes|Descartesen]] eta bere [[Metodoaren diskurtsoa]]ren ([[1637]]) eragina ere badaramate.
 
== Entziklopediaren aintzinsolasa ==
 
≪Hasi dugun (eta bukatu nahi dugun) lanak bi helburu ditu: Entziklopedia den aldetik, gizakiaren [[jakintza]]ren ordena eta lotura adierazi behar ditu, ahal den neurrian. Zientzien, arteen eta ogibideen hiztegi arrazoitua den aldetik, zientzia eta arte liberal zein eskuzko arte bakoitzaren oinarriak osatzen dituzten printzipio orokor guztiak adierazi behar ditu, bai eta haietako bakoitzaren gorputza eta substantzia osatzen duten oinarrizko xehetasunak ere. (...).
 
Aurkikuntzen artean dauden loturei buruz pixka bat hausnartzea nahikoa da, zientziek eta arteek elkarri laguntza ematen dietela jakiteko, eta beraz, badela biak lotzen dituen kate bat. [[Zientzia]] eta arte bakoitza arau edo ideia orokor gutxi batzuen bidez adieraztea sarritan zaila izaten dela kontuan hartuta, giza zientziaren denetariko adarrak sistema bakar batean biltzea ere ez da batere erraza izango (...).
 
Ulermenak hiru modu hautematen duenaz arduratzeko, hiru ahalmen nagusiak erabiltzen ditu: [[Oroimen]]a, [[Arrazoi]]a eta [[Irudimen]]a. (...) Eta hortik, gizakiaren jakintzaren banaketa orokorra lortzen da (...). [[Historia]]n, Oroimenari dagokiona; [[Filosofia]]n, Arrazoitik eratorria; eta [[Poesia]]n, Irudimenetik sortua (...).≫
 
Jean le Rond d'Alembert, Entziklopediaren aintzinsolasa, 1751
 
{{commonskat}}