Apostoluen Eginak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Apostoluen Eginak''' ([[greziera]]z ''Praxeis Apostolon'') [[Itun Berria|Itun Berriko]] bosgarren liburua da, gehienetan [[Ebanjelio]]en ondoren agertzen dena. [[Jesus Nazaretekoa|Jesukristoren]] leheen jarraitzaileen historia kontatzen du, gehienbat [[Apostolu|Hamabi Apostoluen]] eta [[Paulo Tarsokoa|San Pauloren]] ibilerak.
 
Lehenengo ataletan Jesusen biztuera eta igokundearen ondorengo gertaerak agertzen dira: [[Mendekoste]] eguneko [[Espiritu Santua]]ren etorrera, Elizaren lehenengo zabalkundea eta Apostolu batzuen lehen eginkizunak (bereziki Pedro eta Feliperenak). Liburuaren bigarren partean [[Paulo Tarsokoa|San Pauloren]] kristautzea kontatzen da; hortik aurrera beronek hartuko du liburuko protagonismo handiena. Izan ere, liburuaren zatirik handiena Paulok [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] inguruko eliza berrietara egindako ikustaldiak betetzen dute. Azken atalean Paulo [[Erroma]]ra heldu zela kontatzen zaigu. Liburuan ez da bere heriotza kontatzen, baina tradizioaren arabera bertan hil zuten.+çç´`+ç
 
Bibliako aditu gehienen arabera, liburu hau Lukasek idatzi zuen (hirugarren ebanjelioa idatzi zuenak) 60-70 urte inguruan, neurri handi batean ebanjelioaren jarraipen gisa. Apostoluen Eginak liburuko sarrerak, izan ere, Ebanjelioaren amaierarekin lotura dauka.