«Erraketa (kirol tresna)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
tNo edit summary
tNo edit summary
'''Erraketa''' kirola egiteko tresna bat da, forma biribila duen euskarri edo armazoi zabala duena, erdian sare batez osatua, eta kirtena duena. Hainbat [[pilota kirol]]etan, hala nola [[erraketa (kirola)|erraketan]] (kirolean), [[tenis]]ean eta [[pilota]]ko [[xare]] modalitatean, pilota jotzeko erabiltzen da.
 
Erraketen armazoia tradizionalki zur laminatuz egin izan da, eta sokak animalien hesteetatik sortutako [[hesteki]]z. Erraketaren tamaina zurezko armazoiaren sendotasunaren eta pisuaren muga zuen, hark aski indartsua izan behar baitzuen sokak loturik mantentzeko eta sokak aski zurrun mantendu behar baitzituen pilotari modu egokian emateko. Geroago, fabrikatzaileek beste material batzuk hasi ziren erabiltzen, hasieran [[altzairu]]a, gero [[aluminio]]a eta azkenik [[karbono zuntz]]ez eginiko konposatuak. Zura oraindik erabiltzen da tenisean eta xarean. Gaur egun erraketak material askorekin dauden eginak: karbono zuntza, [[beira zuntz]]a, [[titanio]] aleazioak, eta [[zeramika]]k. Hestekiak ere ordeztu egin dira sokak egiteko, eta egun [[nylon]]a, [[poliamida]]k eta beste polimero batzuk erabiltzen dira.
 
== Ikus, gainera ==
25.262

edits