Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Pentsamoldea: Barne lotura zuzenketak
t →‎Elizaren gorabeherak: Barne lotura zuzenketa: Oxfordeko Unibertsitatea
219. lerroa:
[[Konstanzeko Kontzilioa]]n ([[1414]]-[[1418]]) Aita Santu bakarra ezarri zen berriro. Kontzilio edo biltzarren sistema aintzat hartu zen Elizaren barneko arazoak konpontzeko, baina berehala arbuiatu zen. Batasun berria gorabehera, Mendebaldeko Zismak kalte handia eragin zuen kristautasunean barnan.
 
Eliza Katolikoen arazoak konpondu nahian, barnetik erreformatzeko hainbat mugimenduak sortu ziren. Horietako bat [[Oxfordeko unibertsitateUnibertsitatea|Oxfordeko Unibertsitate]]ko irakasle [[John Wyclif]]ena ([[1325]] inguru - [[1384]]) izan zen. Wyclifek adierazi zuen [[Biblia]] baino beste autoritate-iturririk ez zegoela erlijio auziei zegokienez. Halaber, [[transubstantziazio]], [[zelibato]] edo [[indulgentzia|indulgentzien]] aurka mintzatu zen. [[Ingalaterra]]n jarraitzaleak, [[lolardarrak]] izenekoak, lortu arren, azkenean bertan behera geratu zen mugimendua.
 
[[Jan Hus]] ([[1369]]-[[1415]]) [[txekia]]rraren irakaspenak John Wyclifenetan oinarrituta zeuden. Nolanahi ere, haren jarraitzaileek, [[hustar]]rek, lolardarrek baino eragin politiko handiagoa izan zuten. Itzala handia eskuratu zuen Husek [[Bohemia]]n, eta [[1415]]ean heresiarengatik erre zutenean, matxinada eta [[Hustar gerrak]] piztu ziren.