Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Karolingiarrak: Barne lotura zuzenketa: Karlos Burusoila
t →‎Gatazkak: Barne lotura zuzenketa: Hastingseko gudua
166. lerroa:
 
=== Gatazkak ===
Kanpoko inbasioak amaitu arren, [[Europa]]n barneko borrokak ez ziren desagertu. [[Ingalaterra]]n, normandiarren inbasioak ([[HastingskoHastingseko gudua]], [[1066]]) daniarren agintaldia amaiarazi zuen. [[Normandia]]ko kontea Ingalaterrako errege bihurtzeak [[Frantzia]]rekiko gatazkak areagotu zituen. Izan ere, Normandiako kontea izanik, ''de jure'', Frantziako erregearen menpe zegoen Ingalaterrakoa, baina praktikan, boteretsuagoa zen, ezkontza-politika zela-eta, Frantziako mendebaldeko zati handia kontrolatzen baitzuen ([[Angevinar Inperioa]] deitu zaio zonalde horri). Nolanahi ere, zenbait errege ahaltsuei esker, [[Filipe II.a Frantziakoa|Filipe Augustori]] ([[1180]]-[[1223]]) esaterako, Ingalaterra garaitu ([[Bouvinesko gudua]], [[1214]]) eta herrialdea Europako indartsuena bilakatu zen, hala nola [[Luis IX.a Frantziakoa|Saint Louis]] ([[1226]]-[[1270]]) edo [[Filipe I.a Nafarroakoa|Filipe Ederraren]] ([[1285]]-[[1314]]) agintaldiekin. Ingalaterran, [[Joan Lurgabea|Joan ''Lurgabea'']] erregeak ''[[Magna Carta]]'' eman behar izan zion nobleziari, hainbat eskubide bermatuz.
 
[[Inperio Karolingioa|Karolingiar Inperioa]] amaituta, Frantziak bere bidera jo zuen [[Hugues Capet|Hughes Capet]] erregearen garaietatik. Ekialdeagoan, [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]] osatu zen [[962]]an, [[Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Oton I.aren]] eskutik. [[Kristautasun]]aren nagusiarengatik [[Aita santu|Aita Santuekiko]] gatazka hasi zen, [[Inbestiduren auzia|inbestidurak]] nork izendatuko zituen gainean hain zuzen ere. [[Heinrich IV.a]] ([[1084]]-[[1106]]) eskumikatu zuten, eta bakea ez zen lortu [[Wormseko Hitzarmena]] adostu zen arte (1122). Hurrengo enperadoreek [[Italia]]n ematen zuten denbora gehiena, eta tokian tokiko printze alemaniarrek boterea bereganatu zuten. [[Alemaniarren ekialderako hedapena|Ekialdera hedatzen]] hasi ziren orduan, [[eslaviar]] paganoen eremuetara, hainbatetan Gurutzada deituta.