Goi Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Karolingiarrak: Barne lotura zuzenketa: Lotario I.a
t →‎Karolingiarrak: Barne lotura zuzenketa: Karlos Burusoila
44. lerroa:
Nolanahi ere, [[Karolingiar leinua|karolingiarren]] errege nabarmenena Pepinen semea izan zen, [[Karlomagno|Karlos Handia]] edo [[Karlomagno]] zeritzona. Boterea [[768]]an hartuta, laster konkista-kanpainari ekin zion: [[Iparraldeko Italia]] ([[774]]), [[Iberiar penintsula]]ko iparraldea ([[Bartzelona]] [[800]]ean konkistatu zuen, baina [[Orreagako gudua (778)|Orreagako guduan]] -[[778]]- galtzaile atera ziren frankoak), zein [[saxoi]]en, [[bavariar]]ren, [[avarar]]ren eta [[eslaviar]]ren aurkakoak. Hori zela eta, Karlos Handiaren mendean lurralde itzela geratu zen, [[Antzinako Erroma|erromatar garaietatik]] ezagutzen ez zen bezalakoa. Honela, [[800]]ko gabonean, [[Aita santu|Aita Santuak]] Karlos Handia enperadore izendatu zuen, hain handia ikusten zen bere boterea. Lurralde eskerga horretan justizia-sistema berria, eliza-erreforma (liturgia bakarra izan zezan) eta kultura-suspertzea bultzatu zituen Karlos Handiak. Izan ere [[Karolingiar Pizkundea]]z hitz egiten da garai honetako kulturaz mintzatzerakoan.
 
Karlos Handiak ondorengo bakarra izan zuen, [[Luis Errukitsua|Ludoviko Pio]]. Honen heriotzean, halere, bere semeek borrokatzeari ekin zioten boterea bereganatu nahian. Azkenean Inperioa bereizi behar izan zen hiru semeen artean [[Verdungo Hitzarmena|Verdungo Itunari]] esker ([[843]]). [[Lotario I.a]]k, zaharrenak, enperadore titulua, [[Italia]] (zonalde honek enperadore-titulua eramateko legitimazioa ematen baitzuen), frankoen erresumaren muina, [[Akisgran|Aachenen]] ingurua ([[Rhin]]en ahoa) eta bi hauek lotzen zituen zonaldea, hau da, inperioaren erdialdea. [[Ludwig Germaniarra]]k Ekialdeko Frantzia jaso zuen eta [[CharlesKarlos Burusoila]]k Mendebaldekoa. Hurrengo urteetan, erresuma horiek areago banandu ziren, harik eta, [[887]]an, enperadore-titulua desagertu zen arte, ez baitzegoen ohore hori eramatea merezi zuen inor. Urte horietan mehatxu ugari pairatu behar izan zituzten [[Mendebaldeko Europa]]n, [[bikingo]]en zein [[Erdialdeko Asia]]tik etorritako herrien ([[magyar|hungariarrak]] esaterako) eskuetatik. Arrisku horiek [[X. mendea]]n desagertuta edo gaindituta, [[955]]ean enperadore titulua berreskuratu zen, baina horko horretan soilik Ekialdeko Frantziari, [[Germaniako Erromatar Inperio Saindua]]ri hain zuzen ere, zegokion.
 
== Bizantziar Inperioa ==