Aro Modernoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Erreforma Protestantea: Barne lotura zuzenketak
t →‎Hogeita Hamar Urteko Gerra: Barne lotura zuzenketa: Westfaliako bakea
162. lerroa:
Orduan Suediak sartu zuen eskua gatazkan ([[1630]]). Lehenago Danimarkak egin zuen bezala, Alemaniako luteranoen laguntza ematera eta [[Baltikoa|Itsaso Baltikoan]] nagusitasuna lortzera borrokatu zen. Eta Danimarkari bezala, oraingo honetan ere Frantziak lagundu zion Suediari. Lehenengo garaipena protestanteentzat [[1631]]n iritsi zen Bretenfielden. [[Gustavo II.a Adolfo|Gustavo Adolfo]] Suediako erregea [[Lützengo gudua]]n hil zen ([[1632]]). Wallenstein buruzagi katolikoa, beste aldetik, [[1634]]an hil zen. Horren ondoren, [[Pragako Bakea]] etorri zen. Alemaniako ipar-ekialdeko protestanteak babesturik geratu ziren, baina ez hegoaldekoak eta mendebaldekoak, haien lurrak Inperioko armadak okupatuta baitzituen.
 
Nolanahi ere, itun honek ez zuen Frantzia gogobete, habsburgotarren indarra bermatzen zuelako. Hortaz, gatazkan parte hartzeko deliberoa hartu zuen. Herbehereetan eta Alemanian fronte berriak ireki zituen Frantziak. Hasieran Frantziaren ahalegin militarrak kaskarrak izan ziren, eta armada inperialak eta espainiarrak [[Xanpaina]], [[Borgoina]] eta [[Pikardia]] arpilatu zituzten. Hurrengo urteetan armada habsburgotarrak Frantziatik aterarazi arren, inork ez zuen aurrea hartzen. Hala ere, [[1643]]an Frantziak espainiarrak [[Rocroiko gudua|Rocroin]] gainditu zituzten, eta [[1645]]ean suediarrek Inperioa garaitu zuten Pragatik gertu, eta Frantziak bavariarrak Nördlingen-en. Hurrengo porrotekin, Inperioren esku [[Austria]]ko lurraldeak besterik ez zen geratu. Azkenean, [[1648]]ko maiatzean eta urrian [[WestphaliakoWestfaliako bakeakbakea]]k sinatu ziren.
 
=== Barrokoa ===