Rembrandt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|xirkan}}
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Rembrandt
21 ⟶ 20 lerroa:

== Bizitza ==
=== Ikasketak ===
[[Kalbindar]] baten semea izan zen, eta [[Biblia]]ren eta kultura klasikoaren ezagutza sakona izan zuen gaztetatik. Leidengo unibertsitatean hasi zen ikasten, baina unibertsitatea utzi zuen margolaritza ikasteko. [[Jacob van Swanenburch]]ekin egin zituen margolaritzako lehen ikasketak Leidenen, eta [[Amsterdam]]en osatu zituen, [[Pieter Lastman]]ekin. Aipatutako bi irakasleak, berriz, Carraci anaien eta [[Caravaggio]] pintore handien ikasleak izan ziren eta argi-ilunaren teknika menderatzen zuten; geroago Rembrandt-en lanetan eragin handia izan zuen teknika hark. Amsterdam hirian [[flandria]]r artearen oparotasunarekin topo egin zuen eta [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] [[herbeheretar]] eta [[ingeles]] maisuez arduratu zen.

=== Leidengo aldia ===
[[Fitxategi:Simeon in the temple, by Rembrandt van Rijn.jpg|thumb|280px|''Jesusen agerraldia tenpluan'', [[1631]]

Mauritshuis, [[Haga]]]]
[[1627]]an jaioterrira itzuli zenean, Lastmanen ikasle izandako [[Jan Lievens]]ekin batera jarri zen margolari independente gisa lanean, eta lantegi propioa sortu zuten. Constantijn Huygensek idatzi zuenez, Lievensen dohainak sorkuntza ahalmena, monumentaltasuna eta formen edertasuna zuen, eta erretratu egilea hobea zen, baina Rembrandt psikologo hobea zen eta efektu biziagoak sortzeko gai. Hortaz, historiarako hobea zen, bere pertsonaiei ematen zien bizitasunagatik; koadro txikiagoetan maisutasun tekniko handia erakutsi zuen eta espazio mugatuagoan gauza gehiago adierazteko gaitasuna zuen.
Lehenengo urteetako koadro eta grabatuetan erlijio gaiak erabili zituen, batez ere, Rembrandtek; gerora ere landu zituen gai horiek, baina hasieran dira bereziki aipagarriak gai kristauak eta Bibliakoak. Estiloari dagokionez, Lastmanen eta Caravaggioren eragin nabarmena dute obra horiek, eta hasieratik antzeman zitzaion argiaren lanketarekiko kezka; [[ilun-argi]]en kontrastea eta argiaren efektu bortitzak bilatu zituen eta bizitasun handia eman zien bere pertsonaiei, ''Kristo Emausko erromesekin'' koadroan ([[1629]], Jacquemart-André museoa, [[Paris]]) esate baterako.

Baina oso goiz hasi zitzaion antzematen bere estilo propioa eta, horrela, [[1630]] ingururako bere bideari heldu zion: argiaren kontraste bizien eta dramatismo bortitzaren ordez ilun-argi lauso misteriotsuetan bildu zituen bere irudiak, eta emozioaren interpretazioari lehentasuna ematen hasi zitzaion bere gaietan. Aldaketa hori nabarmentzen da, besteak beste, ''Jesusen agerraldia tenpluan'' ([[1631]], Mauritshuis, [[Haga]]) eta ''Egiptoko ihesaldia'' ([[1627]];, Toursko Arte Eder museoa) obretan. Zenbait koadro, marrazki eta akuaforteetan aurpegien estudio bikainak eta autoerretratuak ([[1626]];, Museum Schloss Wilhelmshöhe, [[Kassel]]) egin zituen, berezko estiloa eta teknika zehatza erakutsiz. Lehen aldian grabatu ugari ere egin zituen, eta haien bitartez lortzen hasi zen ospea, Europa osora zabaldu baitziren.

=== Amsterdameko aldia ===
Grabatuekin zuen arrakastak bultzatuta, [[Amsterdam]]era aldatu zen 1631n. [[1634]]an Saskia van Uylenburghekin ezkondu zen eta, ikasleak hartzen hasi zelarik, bere ospea areagotu egin zen. 1630az aurrera erretratugintza lantzen hasi zen, eta arrakasta handia izan zuen hiriko erdi-goi mailako biztanleei erretratuak eginez. Agerian geratu zen pintoreak gizarte nahiz diru mailan izan zuen hobekuntza, emazteari eta bere buruari eginiko erretratuetan ikusten den bezala. Izan ere, Saskia, emaztea, izan zuen eredu maiteena erretratuetan, harik eta [[1642]]an hil zen arte. Herbehereetako erretratugintza, talde irudiei dagokionez bereziki, eraberritu eta margolaritzako jenero nagusien mailara eraman zuen. Oro har, xehetasun errealistez beteriko irudiak agertzen ditu erretratuetan, eta marrazki naturalista oso zainduak; gorputz erdiko erretratuak egin zituen, batez ere, banakako erretratuen alorrean, baina gorputz osoko zenbait irudi aipagarri ere ditu, adibidez, ''Marten Soolmans'' eta ''Oopjen Coppit'' senar-emazteenak (1634; Rothschild bilduma, Paris).

[[Fitxategi:Rembrandt Harmensz. van Rijn 007.jpg|thumb|left|320px|''Nicolaes Tulp doktorearen anatomia ikasgaia'', [[1632]]
Mauritshuis, [[Haga]]]]
Ezaugarri psikologikoen azterketa zorrotza, errealismoa eta teknika maisutasun handia (aberastasun handiko testurak eta argi efektu bikainak) dira koadro horien ezaugarri nagusiak. Aipagarriak dira erretratu ofizial ''aristokratikoak'' eta baita bere autoerretratuak eta emazteari egindakoak ere: ''Autoerretratua'' (1634, Gemäldegalerie, [[Berlin]]), ''Saskia irribarretsu'' (1633, Gamäldegalerie Alte Meister, [[Dresde]]), ''Maria Bockenolle'' (1634, Museum of Fine Arts, [[Boston]]), ''Gizona ekialdeko jantziekin'' ([[1635]], Rijksmuseum, Amsterdam), ''Maria Trip'' ([[1639]], Rijksmuseum, Amsterdam). Talde irudietan berrikuntza handiak egin zituen, adibidez ''Nicolaes Tulp doktorearen anatomia ikasgaia'' (1632, Mauritshuis, [[Haga]]); ordu arteko Herbehereetako erretratugintzan ohi ez bezala, pertsonaia guztiak ekintza berari lotuak agertzen dira koadro horretan. 1630eko hamarkadan utzi zuen agerian Rembrandtek nolako trebetasuna zuen ilun-argiekin jokatzeko, eta nolako sentsualtasunaz adieraz zitzakeen testurak. Gai erlijiosoko eta mitologikoko koadroetan nabarmena izan zen barrokismorako joera, naturalismoa eta emozioa adierazteko gaitasuna, humanismoa eta poesia lotzeko gaitasuna; joera horren erakusgarri dira ''Familia sakratua'' (1634-1635, Alte Pinakothek, [[Munich]])<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/136.htm |izenburua= La Sagrada Familia |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-10}}</ref>, ''Gurutzetik jaistea'' (1633, Alte Pinakothek, Munich)<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/135.htm |izenburua= El descendimiento de la cruz |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-10}}</ref>, Rembrandtek berak aitortu zuen bezala, ''Kristoren nekaldia'' gaiari buruzko bost oihal (1633-1639, Alte Pinakothek, Munich), ''Ganimedesen bahiketa'' (1635, Staatliche Kunstsammlungen Dresden)<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/4455.htm |izenburua= Rapto de Ganímedes |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-10}}</ref> eta ''Danae'' ([[1636]], [[Ermitage]], [[Leningrado]])<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/157.htm |izenburua= Danae |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-10}}</ref>. Garai hartan, azpimarratzekoak dira, azkenik, Amsterdam inguruko parajeetako paisaiak, kutsu fantastikokoak, argi efektu bikainekikoak, adibidez ''Harrizko zubiaren ikuspegia'' (1638, Rijksmuseum, Amsterdam)<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/147.htm |izenburua= Paisaje con un puente de piedra |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-10}}</ref>.

[[Fitxategi:Rembrandt Harmensz. van Rijn-De 007Nachtwacht-1642.jpg|thumb|300pxright|320px|''NicolaesGaueko Tulp doktorearen anatomia ikasgaiaerronda'', [[1642]]
Rijksmuseum, ([[1632Amsterdam]])]]
[[1642]]an erabateko aldaketa gertatu zen Rembrandten bizitzan, emaztea eta lau seme-alabetatik hiru hil baizitzaizkion; 1641ean jaiotako Titus semea salbatu zen soilik. Garai hartan margotu zuen bere maisulanik goraipatuena, ''Gaueko erronda'' (1642, Rijksmuseum, Amsterdam) deitua, benetako izenburua ''Frans Banning Cocq kapitainaren eta Willem van Ruytenburch tenientearen konpainia'' duena eta, orain gutxi arte besterik uste izan zen arren, egunez jazotako gertaera bat azaltzen duena. Margolan honetan, Rembrandten pintorearen ezaugarri nagusiak biltzen dira: pertsonaiak koadroan antolatzeko era, argi eta itzalen teknika zehatza, xehetasunak eta eszena beraren dinamismoa.

Bestetik, bere ospea itzaltzen hasi zen, ezin izan baitzion aurre egin Hebehereetako pinturan gauzatzen ari zen aldaketari; garai hartako gizarteak arrandia formala eta komenientzia eskatzen zituen, eta Rembrandt, aldiz, gero eta gehiago murgildu zen izpiritualtasunean, gero eta obra barnekoiagoak eginez. Horrenbestez, ospeak behera egin zuen, esan bezala, eta lan gutxiago, erretratu ofizial gutxiago batez ere, agintzen zioten, baina orduan hasi zen bere heldutasun beteko garaia eta ordukoak ditu bere obra garrantzizkoenak, hala nola, ''Aristoteles Homeroren buruarekin'' ([[1653]], [[Metropolitan Museum of Art]], [[New York]])<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/167.htm |izenburua= Aristóteles contemplando el busto de Homero |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-11}}</ref> eta ''Emausko afaria'' ([[1648]], Louvre, Paris)<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/161.htm |izenburua= La cena en Emaús |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-11}}</ref>. Pintura jasoagoa eta konplexuagoa landu zuen, askeagoa, nabardura askoko kromatismo harrigarria ageri dute bere koadroek, kolore epelak eta urre kolorea direla nagusi, eta efektu magikoez hornituak dira. Bibliako gaietan arrandia eta maitasuna islatzen hasi zen, eta kutsu barnerakoia eta mistikoa hartu zuten bere obrek. Koadroez gainera oso aintzat hartzekoak dira 1640-1650 hamarkada inguruko grabatuak ere, batez ere ''Hiru zuhaitz'' (1643), ''Hiru gurutzeak'' (1653), etab.

[[Fitxategi:Rembrandt Harmensz. van Rijn 097.jpg|thumb|right|220px|''Jan Sixen erretratua'', [[1654]]
The Six Collection, [[Amsterdam]]]]
=== Azken urteak ===
Bildumagile eta arte-merkatari bihurtu zen, eta Hendrickje Stoffels gaztearekin izan zituen harremanen ondorioz, [[1649]]an Cornelia, haren alaba, jaio zen. Bere jauregi handiaren ordainketak eta Ingalaterraren aurkako gerraren ondorioz arte-merkatariaren negozioen gainbehera zirela eta, [[1656]]an porrot egin zuen<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/personajes/3104.htm |izenburua= Rembrandt |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-11}}</ref> eta, etxea saltzeaz gainera, bere obrak nahiz bildutakoak saldu behar izan zituen.

Bere bizitzako azken urteetan buru-belarri pintatzeari ekin zion eta mailarik gorena lortu zuen bere pinturak garai hartan. Hainbat Autoerretratu egin zituen, bereziki aipagarriak Washingtonen, Amsterdamen ([[1661]]) eta [[Kolonia]]n (1662 aldean) daudenak . Azterketa psikologikoa da, halaber ''Nicolaes Bruyningh'' (1652, Staatliche Museen, [[Kassel]]), ''Jan Six'' (1654, The Six Collection, Amsterdam), ''Emakumea larrosarekin'' (1660-1669, Metropolitan Museum of Art, New York) koadroen berezitasun nagusia. Talde irudi bikainak egin zituen, konposizio landua eta harmonia handia dutenak; giro naturalista eta egiazkoa eman zien: ''Staalmeesters, oihalgileen sindikoak'' (1662, Rijksmuseum, Amsterdam).

== Iruditegia ==
{{Galeriako mezua}}
<gallery widths="200px" heights="200px" perrow="4">
Irudi:Rembrandt Harmensz. van Rijn 071.jpg|''Gurutzetik jaistea'', [[1633]]
Alte Pinakothek, [[Munich]]
Irudi:Rembrandt van Rijn - Saskia van Uylenburgh, the Wife of the Artist - Google Art Project.jpg|''Saskia van Uylenburghen erretratua'', [[1635]]
[[Washingtongo Arte Galeria Nazionala]]
Irudi:Rembrandt - Aristotle with a Bust of Homer - WGA19232.jpg|''Aristoteles Homeroren buruarekin'', [[1653]]
[[Metropolitan Museum of Art]], [[New York]]
Irudi:Rembrandt - De Staalmeesters- het college van staalmeesters (waardijns) van het Amsterdamse lakenbereidersgilde - Google Art Project.jpg|''Staalmeesters, oihalgileen sindikoak'', [[1662]]
Rijksmuseum, [[Amsterdam]]
</gallery>

== Erreferentziak ==