Kintyre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
Geografikoki, Kintyre penintsula luzea eta estua da, zeharka inon ez du kostaldetik kostaldera 18 [[kilometro]]tako muga igarotzen. Penintsula honetako erdigunea nagusiki eremu menditsu eta desbabestuz osatuta dago, aldiz kostaldea eta barnealdea lur emankorraz osatuta daude. Honela bada, sarritan Kintyre gizakien kokalekuen lekuko izan da, [[Irlanda]]ko [[Ulster]] eskualdetik [[Eskozia]]ko mendebaldera etorritako lehenbiziko [[eskoto]]etatik hasi eta [[1000]]. urtean eremu hau konkistatu zuten [[norvegia]]r [[bikingo]]etaraino.
 
Eremu honetako udalerririk handiena [[Campbeltown]] da ([[Mull of Kintyre|Mull-etik]] errepidez 9 kilometrotara), honek [[XVIII. mendea]]ren erdialdetik "Errege Burgo" titulua daramalarik. Usadioz eremu honetako [[ekonomia]] [[arrantza]] eta [[nekazaritza]]n oinarritzen da, nahiz eta Campbeltown udalerriak bere maltazko [[whiski|whiskyarengatik]] ere izen ona irabazi duen, honen barnean bereziki sarritan saritutako ''[[Springbank]]'' mota dagoelarik.
 
Aipatzekoa da era berean XVI mendeko [[Saddell gaztelua]], gaur egun bertan behera utzia egon arren egoera txukunean mantentzen dena. Beste gaztelu batzuk [[Skipness gaztelua|Skipness]] eta [[Tarbert gaztelua|Tarbert]] dira, biak ere dagoeneko egoera eskasean.