Ludwig van Beethoven: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Lanak: barne lotura zuzenketa: Erromantizismoko musika
t →‎Lehenengo urteak: Barne lotura zuzenketa
35. lerroa:
Aita, Johann, izan zuen bere lehen maisua, Koloniako printze hauteslearen kantari baitzen Bonnen. Ludwig gazteak musikarako gaitasun ukaezina erakutsi zuen, eta aitak, semearen trebetasunari etekinak atera nahirik, zortzi urterekin lehenengo piano kontzertua ematera bultzatu zuen (1778) eta bira bat egin zuten [[Herbehereak|Herbehereetan]] zehar (1781). Maximiliano Franz hautesleak, nobleziako gizon aberats eta boteretsuak, babespean hartu eta lana eman zion, ordezko organista gisa. Lanpostuak ahalegin handia eskatzen zion Ludwigi eta haurtzaro eta gaztaro osoak musikari eman zizkion, jolasik eta adiskiderik gabe, etengabeko zaintzapean eta familia giro ezin txarragoan. Horrek guztiak eragin handia izango zuen bere izaera hezigaitz eta erromantikoan.
 
Hamaika urte besterik ez zuela, Beethoven bazen antzerki orkestra txiki baten biolinista. Garai hartan, [[Christian GottliebGottlob Neefe]] organo-jotzailearen eragina guztiz onuragarria gertatu zitzaion, hari esker hasi baitzen [[Johann Sebastian Bach]]en eta [[Carl Philipp Emanuel Bach]]en artea ikasten. Neeferen laguntzaile bilakaturik, 1782an —hamabi urte zituela— maisuaren lekua hartu zuen hauteslearen kaperako organoan eta urte bete geroago gorteko klabean. Orduan ezagutu zituen Beethoven gazteak Frantziako eta Italiako musika liriko, bai eta [[Wolfgang Amadeus Mozart|Mozart]] ere (1784). Argitaratu zuen lehen lana ''M. Dresleren martxa baten bariazioak klaberako'' izan zen (1782).
 
[[1787]]an, 17 urte zituela, familiaren presioari ihes egiteko bidea aurkitu zuen Beethovenek, bere babesleak bultzatuta [[Viena]]ra, [[Austria]]ko hiriburura, joateko aukera izan baitzuen. Bidaia hartan, Beethovenek kolpe gogorra jasan behar izan zuen, alde egin eta aste gutxira bere ama gosez hil zen. [[Bonn]]a itzuli behar izan zuenean, panorama ezin ilunagoa aurkitu zuen jaioterrian: aita [[langabezia]]n, [[alkoholismo]]ak jota, eta ez zen seme-alabak zaintzeko gauza. Ludwig gazteak bere gain hartu behar izan zuen Johann eta Karl anaia gazteen heziketaren ardura, eta familia mantendu behar izan zuen bost urtez, orkestra batean biolina joz eta piano eskolak emanez.