Sokrates: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
176.12.81.132 (eztabaida) wikilariaren 4999391 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
29. lerroa:
== Sokratesen etika ==
Sokratesek gizakia zuen kezka nagusia; kezka hori, ordea, sofistek ere bazuten; baina Sokratesek bestelako ikuspegi batetik hartzen zuen gizakia: gizakiaren baitatik. ''Zeure burua ezagutu'', dio Sokratesek, atera argitara zeure barrua. Horrek errotik aldarazi nahi zuen garai hartako gizartea, indarra, sena eta adorea bilatu ordez, Greziako gizona gogoeta egitera eta bere buruari kritika egitera eraman baitzuen. Sokratesen etikaren muina ''areté'' edo [[bertute]]a da. Bertutea, Sokratesentzat, gizonaren funtsa da, bere izatearen helburua. Eta bertute hori zientzia da. Horregatik, gizon gaiztoa ezjakina delako da gaiztoa; ongiari jarraitzen ez bazaio hura ezagutzen ez duelako da. Horregatik, bertutea irakats daiteke. Horretara bihurtzen da Sokratesen filosofiaren muina, nor bere burua ezagutzera, alegia. Aldi berean, ordea, agindu moral bat ere bada, gizonak, bere buruaren jabe izan dadin, jakin egin behar baitu.
 
Sokrates Greziako filosofiaren aitzindari izan zen, zeren eta Sokratesen definiziotik izatearen arazoa sortu baitzen eta hortik irten baitzen Platonen eta Aristotelesen [[metafisika]]; halaber, Sokratesen moraletik irten ziren Grezian eta Erromatar inperioan izan ziren hainbat eskola etiko: [[zinismo|zinikoak]], zirenaikoak eta, gero, [[epikureismo|epikureoak]] eta [[estoizismo|estoikoak]], batez ere. IV eta V. mendeetako Greziako filosofia guztiak Sokratesen pentsamenduan ditu erroak.
 
== Filosofia-sistema ==