Joseba Zubimendi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 2.139.26.115 (eztabaida) wikilariaren 4999093 berrikuspena desegin da
8. lerroa:
[[Kanbo]]n (Lapurdi) 1939an idatzitako testuak, bere garaian ''[[Eusko Deya]]''n argitaratuak, ''Matxin Irabola, Senpereko bertsularia'' liburuan bilduta agertu ziren 2010ean. Kanbo erbeste izan zitzaion Zubimendiri, [[Espainiako Gerra Zibila]]ren ondoren. Testurik gehienetan bertsolaritza eta bertsolariak aipatzen badira ere, garai bateko kronika zehatz eta konplitua eginez, hitzak ez dira horretara mugatzen soilik, harantzago doaz eta euskaltzaletasunaren argazkia ekartzeaz gainera, nolabaiteko kronika sentimentala ere azaltzen digu, euskaltzaletasuna sentimendua baita, arrazoia baino areago. Testuak irakurgarriak dira oraindik eta, neurri batez, eredugarriak ere bai. Zubimendi bertsozale eta euskaltzaleak, gerran garaitua izandakoak, bere memoria darabil aurreraka eta atzeraka, eta behin ezagututako jendea, adiskideak izan nahiz ez, dakartza gogora, izan zena esateko asmoz.
 
[[Lapurdi]]n bizi zela Euskara-frantsesa-espainiera [[hiztegi]]a idazteari ekin zion. [[Kanbo]]n hil zen, 1939an, erbeste gorrian, gazterik artean.lo enterraron en oloron
 
== Lanak ==