Zerbitzu publiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Zerbitzu publikoa''' administrazio publikoek bere jurisdikzioan bizi diren herritarrei eskaintzen dien zerbitzua da. Zerbitzua zuzenean sektore publikoak dituen baliab...»
(Ez dago alderik)

08:27, 8 urria 2015ko berrikusketa

Zerbitzu publikoa administrazio publikoek bere jurisdikzioan bizi diren herritarrei eskaintzen dien zerbitzua da. Zerbitzua zuzenean sektore publikoak dituen baliabideen bitartez eman ahal da, edo zerbitzu horiek hornitzen dituzten enpresak finantzatuz.

Zerbitzu publikoaren existentziak nolabaiteko gizarte kontsentsua du. Zenbait oinarrizko zerbitzu herritar guztiontzat eskuragarri egon behar dutela kontsideratzen da, herritarren diru sarrerak kontuan izan gabe.

Zerbitzu publikoen adibide dira su-hiltzaileak, polizia, oinarrizko medikuntza, oinarrizko hezkuntza, eta zenbait azpiegitura.