Biologia zelular: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketa: zatiketa zelular
t Barne lotura zuzenketa: zelula ziklo
15. lerroa:
(13) [[zentriolo]]ak [[zentrosoma]]n]]
 
'''Zelulen biologia''', '''biologia zelularra''' edo '''zitologia''' ([[greziera]]ko ''kytos'' hitzetik, "edukiontzi") [[zelula]]k ikertzen dituzten diziplina zientifikoen multzoa da. Ikerketa-alor honek zelulen propietate [[fisiologia|fisiologikoak]], egitura, barnean dituzten [[organulu]]ak, ingurunearekin dituzten elkarrekintzak, [[zelula ziklo|bizitza-zikloa]], [[zatiketa zelular|zatiketa]] eta [[apoptosi|heriotza]] aztertzen ditu, bai maila [[mikroskopio|mikroskopikoan]] zein [[molekula]]rrean. Zelulen biologiaren ikerketak [[bakterio]]ak eta [[protozoo]]ak bezalako organismo zelulabakarretik hasi eta [[ugaztun]]ak bezalako organismo zelulanitz konplexuen zelula berezituak barne hartzen du.
 
Zelulen ezagutza oinarrizkoa da [[biologia|zientzia biologiko]] guztietarako. Bereziki garrantzitsua da esparru biomedikoan, esaterako [[minbizi]]en ikerketarako eta garapen-biologiarako. Zelula guztien funtsezko antzekotasunak oinarri bateratua eskaintzen die [[genetika]], [[biokimika]], [[biologia molekularra]] eta [[immunologia]] bezalako alorrei.