Zoologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Historia: Barne lotura zuzenketa: Alfred Russel Wallace
37. lerroa:
XVIII. mendean izen bat gailentzen da zoologo guztien artean: [[Lineo|Carl von Linnéarena]], taxonomia modernoaren sortzailearena. Biologo suediar honek nomenklatura binomiala asmatu zuen, [[genero]]a eta [[espezie]]a aipatuz landare zein animaliak izendatzen dituena. Botanika arloan ez ezik, zoologian ere aritu zen Aristotelesen garaietatik arlo horretan aldaketarik handiena egin zuen zientzialari hori. [[Buffon (argipena)|Buffon]] mende horretako beste zoologo aipagarria izen zen.
 
XIX. mendean [[anatomia]] konparatuaren ikerketa agertu zen [[Georges Cuvier|Cuvier]]-en eskutik. Zientzialari hau zoologia modernoaren aitatzat jo dute aditu askok. Bestalde, [[eboluzio]]aren inguruko teoriek, [[Jean-Baptiste Lamarck|Lamarck]]-ek, [[Alfred Russel Wallace|Wallace]]k eta batez ere [[Charles Darwin|Darwinek]] osatutakoek, ikuspuntu eta filosofia berri bat sartu zuten ikerkuntza zoologikoaren eremuan.
 
XX. mendean [[biokimika]]n, [[genetika]]n, [[ekologia]]n eta [[etologia]]n izandako aurrerapenek zoologiaren bilakaera baldintzatu dute. Gaur egun zoologiaren lan-eremuak anatomia eta sailkapenaren mugak gainditu ditu, eta zoologia diziplinarteko zientzia bilakatu da, biologiaren alor anitzetan eragina duena.