Summerhill eskola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Eraginak: Barne lotura zuzenketa: Sigmund Freud
33. lerroa:
 
== Eraginak ==
1917an Neill [[Little Commonwealth eskola]] ezagutu zuen. Eskola hori berez [[erreformatorio]] bat zen, [[Homer Lane]] psikoanalista estatubatuarrak zuzentzen zuena. Hango gazteak delituak egiteagatik entzerratuta zeuden. Instituzio hori ezagutzeak eragin berezia izan zuen Neillengan: errealitate hori ezagututa eta gero, beti espetxeen kontra hitz egingo zuen; aldi berean, hango funtzionamendua erakarri egin zion: bertako gazteek espazio gestionatu egiten zuten. Beste psikoanalistek ere izan zuten eragin berezia Neillengan. [[SigmunSigmund Freud]] bera aparte, Wilhelm Reich Neillen analista izan zen eta bere laguna. Reichengandik hezkuntza kolektiboaren beharraren planteamendua jaso zuen. Honen arabera, hori zen hezkuntza burgesari ordezkatzeko sistema egokiena. Psikoanalista hauen ustez hezkuntza burgesak eta tradizionala haurtzaroan senen eta borondateen debekuen gainean antolatzen zen. Neillen ustez hortxe dago pertsona askok erakusten dituzten neurosi manifestazioen eragile nagusia. Askotan beste eskoletatik ailegatzen ziren umeak benetako gaixo neurotiko moduan zaintzen zituen Summerhillen, neurri handi batean errepresio sexualaren eta autoritarismoaren ondorioz gaixotutako haur neurotikoak bezala.
 
== Helburuak ==
Neillen ustez eskolaren lan nagusia zera da: haurrei zoriontasun propioa aurkitzeko bidean laguntzea. Horretarako tradizionala ez den beste eredu bat oso bestelakoa proposatu zuen. Eskola horretan beldurraren atmosfera erabat ezabatu behar zen. Askotan haurrak oso txintxoak izan daitezke baina hori beldurraren ondorio bada ez da batere positiboa. Pertsona zoriontsua izateko lehendabizi bere bide propioa aukeratzeko aske sentitu behar da. Horregatik Summerhillen ez da aginte morala edo hierarkikoa ematen, ikasleen askatasuna ez mugatzeko.